Alboan Fundazioak eta Deustuko Unibertsitateak deia egin dute Etorkizun Jasangarria lehiaketarekin Euskadiko 2030 Agendari buruz gogoeta egitera
Deialdi hau bi erakundeak aurrera eramaten ari diren Euskaditik Mundura proiektuaren barruan kokatzen da
Gure egunerokotasunean egiten ditugun ekintzak erreferentziatzat hartuta, gure komunitateetan etorkizun iraunkorra irudikatzeko asmoarekin, Alboan GKEak eta Deustuko Unibertsitateak Etorkizun Jasangarria lehiaketaren deia egin dute. Bi erakundeak garatzen ari diren Euskaditik Mundura proiektuaren barruan kokatzen den ekimena.
Lehiaketa, lau modalitate artistikotan zehaztuta, Argazkia koloretan, Poesia, berrogeita hamar bertsotan gehienez, Kontakizun laburra, hiru orrialdetan gehienez, eta Marrazkia teknika librean, Euskadiko 16 eta 25 urte bitarteko edozein gazteri zuzenduta dago.
Lehenengo saria 200 eurotan baloratua izango da eta bigarrena 100 eurotan baloratua modalitate bakoitzeko. Lanak bidaltzeko epea 2025eko martxoaren 31ra arte egongo da zabalik. Argibide guztiak deialdiaren arauetan zehaztuta daude.
Euskaditik Mundura
Euskaditik Mundura proiektua gatazka armatuak, migrazio-krisiak, gaixotasunak edo indarkeria bezalako erronka globalei aurre egiteko gonbidapena da, demokrazia mehatxatzen duten eta Garapen Jasangarriko Helburuak zalantzan jartzen dituzten diskurtsoak ugaritzen ari diren testuinguruan. Esparru akademikoko, hirugarren sektoreko, erakundeetako eta gazteriako ikuspegi ezberdinak batzen dituen topagune bat, erronka horiei tokian-tokian ekiteko, lau funtsezko zutabetan oinarrituta: iraunkortasuna, hezkuntza, generoa eta giza eskubideak.






