Hezkuntza
Jesusen Lagundiaren hezkuntza lanak haur hezkuntzatik hasi eta unibertsitate hezkuntzara arteko etapak hartzen ditu barne, baita lanbide heziketako graduak ere.

DEUSTUKO UNIBERTSITATEA
BILBO – DONOSTIA
Jakin gehiago

DEUSTUKO UNIBERTSITATEA
BILBO – DONOSTIA
Deustuko Unibertsitateak 135 urte baino gehiagoko ibilbidea du, eta Bilbon eta Donostian ditu campusak. Gainera, egoitza bana du Madrilen eta Gasteizen. Askotariko gradu, gradu bikoitz, master eta doktorego ikasketak eskaintzen ditu, arlo hauetan: Enpresa, Zuzenbidea, Osasun Zientziak, Psikologia, Kirola, Hezkuntza, Gizarte Zientziak, Teologia, Hizkuntzak eta Komunikazioa. Azken urte hauetan, gero eta ikerketa gehiago eta eragin handiagokoa egiten du. Inguruko enpresa eta erakundeekin lotura estua du eta, gainera, mundura eta nazioartekotzera irekita dagoen unibertsitatea da.

IPARRALDEKO JESUITAK HEZKUNTZA FUNDAZIOA
BILBO
Jesusen Lagundiko Hezkuntza Fundazioko Iparraldeko atalak Jesusen Lagundiak Kantabria, Euskadi, Nafarroa eta Errioxan dituen ikastetxeak biltzen ditu. Zazpi ikastetxe ditugu, kristau izaerakoak.

BEGOÑAKO ANDRA MARI IKASTETXEA, JESUITAK INDAUTXU
BILBO
Ikastetxeko hezkuntza eskaintza hezkuntza etapa gehienetara zabaltzen da: Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Batxilergoa. Guztira, 2.000 ikasle inguruk dute Jesuitak Indautxu ikastetxean ikasteko eta hazteko leku bat. Ikastetxeak, kalitatezko ibilbide akademikoarekin batera, jarduera paraeskolarren eskaintza zabala du.
Familiekin lankidetza estuan, Jesuitak Indautxuren jarduera ororen helburua ikasleen bidelagun izatea da, nork bere ahalmenak garatzeko eta modu integralean eta orekatuan hazteko aukera izan dezaten.

KOTSKA IKASTETXEA
SANTANDER
Kostka ikastetxeak Haur Hezkuntzako lehen zikloa eskaintzen du, itundu gabea (1 eta 2 urteko gelak). Gainerako mailak itunpekoak dira, Haur Hezkuntzako 2. ziklotik hasi (3 urte) eta Batxilergora arte. Guztira 442 ikasle inguru ditu. Familia giroko ikastetxea da, lerro bakarrekoa Haur Hezkuntzatik DBHra. Batxilergoan, berriz, bi lerro eta hiru modalitate ditu.
Kostka ikastetxeak, Jesusen Lagundiaren jabetzakoa izanik, eta zuzendaritzaren, irakasleen eta zerbitzuen bidez, pertsonaren heziketa integrala (intelektuala, morala, afektiboa, solidarioa, espirituala…) bultzatzen du; Jainkoaren eta Munduaren esperientzia, Jesus Jaunaren bidez transmititzen dena, Eliza Katolikoaren barruan; eta ikaslearen garapenean haren bidelagun izango den Hezkuntza Komunitatea, ikasleak bere bertsiorik onena lor dezan.

SAN JOSE IKASTETXEA
DURANGO
Guztira, 1100 ikasle inguru ditu. Jesuitak Durangok pentsatzen irakasten du, metodologia aktibo baten bidez eta sakontasun kritikoz, bizitzarako gaitasunen garapena bilatuz. Ignaziotar eredu pedagogikoaren bidez, ikasleen osotasuna lantzen du, dimentsio akademikoa, giza dimentsioa, espirituala, emozionala, paraeskolarra eta soziala zainduz. Ikasle eleaniztunak hezten ditu, euskara oinarrizko hizkuntza eta edukiak lantzeko komunikazio hizkuntza izanik.
Besteentzako eta besteekin izango den belaunaldi berri bat hezi nahi du, ikasle konpetenteak eta gizartearen eraldaketarekin konprometituak bultzatuz, tokian tokikotik hasi eta maila globalera.

SAN IGNACIO IKASTETXEA
DONOSTIA
SAN IGNACIO IKASTETXEA
Jesuitak Donostia ikastetxea Donostian dago, Gros auzoan.
1929an ireki zituen artean. Orduz geroztik, ikastetxeak eraldaketaren eta berrikuntzaren aldeko apustua egin du, gizarte gisa ditugun erronketara egokitzen den hezkuntza proiektu bat eskaintzeko, hasierako oinarriei eta balioei eutsiz: pertsona kontzienteak, konpetenteak, konprometituak, errukitsuak eta sortzaileak heztea. Besteentzako pertsonak, bi hitzetan.
Gaur egun, Jesuitak Donostiak proiektu pedagogiko propioa du: ikaskuntza pertsonalizatua du ardatz, autonomiaren garapenak lagunduta. Horretarako, ikastetxeak espazioak, ordutegiak, curriculuma eta antolatzeko moduak berraztertu eta egokitu ditu, horien artean, irakaskuntza partekatua.
Hori guztia, ikasle bakoitzaen talentuak aurkitzeko eta sustatzeko. Izan ere, ba al dago talentuaren garapena eta balioetan oinarritutako prestakuntza baino konbinazio hoberik ikasleek mundu hau aldatzeko eta mundu hobea eraikitzeko konpromisoa har dezaten?

SAN IGNACIO IKASTETXEA
DONOSTIA

SAN IGNACIO IKASTETXEA
IRUÑEA
Guztiei irekitako ikastetxea da, ignaziotar pedagogian eta Ebanjelioaren balioetan inspiratua. Hezitzaileen eta ikasleen giza bikaintasuna eta bikaintasun akademikoa ditu helburu eta pertsona konpetenteak, kontzienteak, errukitsuak, sortzaileak eta konprometituak izaten lagundu nahi die. Elkartasuna, zerbitzua, askatasun arduratsua, tolerantzia, ingurumenarekiko errespetua eta talde lana sustatzen ditu.
Misio hori hezitzaileek gauzatzen dute. Hezitzaileek ikasle bakoitzarekiko eta familiekiko hurbiltasunez jokatzen dute, beren bizitzarekin testigantza ematen dute, bidelagun dira eta banakako jarraipena egiten dute, eta berrikuntza pedagogikoan murgilduta daude. Errealitatearen ikuspegi kristaua sustatzen du eta hainbat jardueraren bidez hazteko aukerak eskaintzen ditu (horien artean nabarmentzekoak dira Arrupe komunitatea, Scouten V. tropa, MAG+S, Kirol Elkartea).

SAN FRANCISCO JAVIER IKASTETXEA
TUTERA
Erreferentziazko zentroa da jarraipen pertsonalizatuan eta balioetan oinarritutako hezkuntzan. 860 ikasle ditu, DBH, Batxilergoa, curriculum bereziko unitatea, enplegurako lanbide heziketa eta curriculum aniztasuna programetan banatuta.
San Francisco Javier ikastetxea osatzen duen hezitzaile taldea Misioarekin identifikatuta dago, guztion etxea zaintzea sustatzen du eta Tuterako gizarte errealitatearekin konprometituta dago; horregatik, ikasleak gizartea eraldatzeko eragile izateko hezten ditu. Ingurunearen beharrei arreta eskainiz, gizarte bidezkoagoa eta zoriontsuagoa eraikitzen laguntzen du, Nazareteko Jesusen ereduari jarraituz.

SAGRADO CORAZON IKASTETXEA
LOGROÑO
Sagrado Corazón ikastetxeak 1559an Logroñora hezkuntza lanetara iritsi ziren lehen jesuitek hasitako lanari jarraipena ematen dio. Gaur egungo instalazioak 1961ean inauguratu ziren, nahiz eta ikastetxearen jarduera lehenago hasi 1957-58 ikasturtean.
Eskualdeko ikastetxerik handiena da: guztira 2040 ikasle ditu, 35 nazionalitate baino gehiagokoak. Ospe handia du Errioxako gizartean. Itunpeko prestakuntza eskaintza du, unibertsitateaz kanpoko hezkuntza etapa guztietan: Haur Hezkuntzako lehen ziklotik hasi eta Batxilergora eta Lanbide Heziketara, maila guztietan.
Berrikuntzaren aldeko apustu argiarekin, ikastetxea kalitatezko erreferentea da irakaskuntzaren maila guztietan. Ikastetxearen bereizgarriak dira ikaslearen prestakuntza integrala, elebitasuna, guztion etxea zaintzea, inklusioaren aldeko lana eta bidelaguntza.

EGIBIDE – DIOCESANAS-JESUS OBRERO FUNDAZIOA
GASTEIZ
2012ko maiatzean, EGIBIDE sortu zen, kristau inspirazioko gizarte eta hezkuntza proiektuaren tradizioari eta bokazioari eusteko. EGIBIDEko ikasgeletatik eta tailerretatik 7.000 ikasle baino gehiago igarotzen dira, eta 12 urtetik aurrera, DBH, Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta Enplegurako Prestakuntza egin dezakete eta beren proiektu pertsonala eta profesionala garatu. Deustuko Unibertsitatearekin lankidetzan, unibertsitate gradu bat ere eskaintzen du. 450 hezitzaile baino gehiago dira ikasleen bidelagun prozesu horretan.
EGIBIDEren hezkuntza ereduak inklusioaren eta aniztasuna ezaugarri duen bizikidetzaren alde egiten du. 60 nazionalitate baino gehiago eta klase sozial guztietako ikasleak dituen hezkuntza komunitate batean (premia handiena dutenei arreta berezia eskainiz), saiatzen da Ebanjelioaren balioak ikusarazten, harreran eta zaintzan, prestakuntza integralean eta hezitzaileen eta ikasleen gizarte proiekzioan, mundu bidezkoagoa, solidarioagoa eta senidetua eraikitzeko.

EGIBIDE – DIOCESANAS-JESUS OBRERO FUNDAZIOA
GASTEIZ
EGIBIDE Gasteiz hirian 1940ko hamarkadan sortu ziren bi hezkuntza proiekturen batura da: Diocesanas (1942) eta Jesús Obrero (1945). Apaiz jesuita batek, Demetrio Ruiz de Alburuza jaunak, eta elizbarrutiko apaiz batek, Pedro Anitua jaunak, sortu zituzten bi hezkuntza erakunde horiek. Orduz geroztik, Arabako gizarte eta industria garapena markatu dute.