KANTABRIA, ERRIOXA, EUSKADI ETA NAFARROAKO JESUITEN KOMUNITATEAK ETA OBRAK

gauza guztieetan maite eta zerbitzeko

Bilbo, DEUSTO, Jesuitak

Arturo Sosak Bilbo bisitatu du

Arturo Sosa SJk Bilbo bisitatu zuen irailaren 23an eta 24an. Jesuitekin, nobizioekin eta Konpainiaren obretako arduradunekin bildu zen, partekatutako misioaz eta gaur egungo erronkez elkarrizketatzeko; eta Deustuko ikasturteko hasierako hitzaldia eman zuen, 140. urteurrenaren ospakizunari hasiera emanez.

Donostia, Loiola, Plataforma apostolikoa

Donostiako familia inaziotarraren topaketa

Donostiako eta Loiolako obretako berrogeita hamar bat lagunek parte hartu zuten Familia Inaziotarraren bigarren Topaketan. 32. Kongregazio Nagusiaren fedeari eta justiziari buruzko dekretuaren berrogeita hamargarren urteurrenean, esperientziak partekatu zituzten eta konpromiso horrek gaur egun beren misioari zer dei egiten dizkion galdetu zioten beren buruari.

BilboDEUSTOJesuitak
Arturo Sosak Bilbo bisitatu du

Arturo Sosak Bilbo bisitatu du

Arturo Sosa SJk Bilbo bisitatu zuen irailaren 23an eta 24an. Jesuitekin, nobizioekin eta Konpainiaren obretako arduradunekin bildu zen, partekatutako misioaz eta gaur egungo erronkez elkarrizketatzeko; eta Deustuko ikasturteko hasierako hitzaldia eman zuen, 140. urteurrenaren ospakizunari hasiera emanez.

Fedea ekintzetan

Loiolako Plataforma Apostolikoak Kantabria, Errioxa, Euskadi eta Nafarroako jesuitak, laikoak, komunitateak eta obrak biltzen ditu. Plataforma honetan, garrantzi berezia dute Loiolako Santutegiak eta Xabierko Santutegiak. Horiekin batera, Fedearen zerbitzuko sektoreak beste obra batzuk ere hartzen ditu barne: Fedea-Kultura-Justizia Zentroak –Loiola Zentroak-, hainbat hiritan; Pedreñako (Kantabria) gogarte etxea; Grupo comunicacion Loyola eta hiriburuetako elizak.
Hezkuntza misioa hainbat erakunderen bidez gauzatzen da: Deustuko Unibertsitatea, Bilboko eta Donostiako campusetan; Iparraldeko Jesuitak Hezkuntza Fundazioa (FEJE Norte) 7 ikastetxeak; eta Egibide ikastetxea, Gasteizko Elizbarrutiarekin batera kudeatua.
Gizarte sektorea bost erakundek osatzen dute: Alboan eta Entreculturas, nazioarteko lankidetzaren eremuan; Ellacuria Zentroa eta Aita Lasa Zentroa, etorkinei arreta eta zerbitzua emateko; eta Donostiako Loiolaetxea proiektua, gizarte inklusioa helburu duen harrera komunitatea.
Jesuiten 8 komunitate daude: Santander, Donostia, Iruñea, Loiola, Xabier eta Bilbon (azken hiri horretan, 3). Eta Kristau Bizitzako Elkarteak (KBE-CVX) Bilbon, Basaurin, Durangon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean daude