Onartu beharko genuke sinesmen anitzen arteko elkarlanak bizikidetzaren eraikuntzan ekarpen baliotsua egin duela.
Suak gure arreta ere suntsitu baino lehen, eta Israelen genozidioaren eta nazioarteko pasibotasunaren erdian, Jumillako Udaleko udal-bozeramaile batek ohartarazi zuen udal-kiroldegiko jarduerak arautu behar zirela, “udalerriko kirol-jarduera handiegia delako”. Horregatik, udal korporazioak erabaki du kiroldegian antolatuko diren jarduerak kirol arlokoak baino ez direla izango aurrerantzean. Gehiegikeriak neurriz kanpokoak direla esan ohi dugu. Kirola, neurriz kanpo, gehiegikeria izan daiteke osasunarentzat ere. Baina badirudi udalbatzako partidu politikoek erabaki hau ez dutela hartu herritarren osasunak eragin dien kezkagatik. Ezta gizarte – osasunean izango duen eraginagatik ere.
Gure herriek hainbat aldaketa somatu dituzte azken mendeetan. Gure artean herriak hiri bihurtu ziren harresi baten eraikuntza bidez. Harresi horren kanpotik bizi zirenak, “kanpotarrak” ziren, eta baimena behar zuten sartzeko. Garapenatzat hartu genuen, harresia suntsitu eta sarrera zabal eta askea lortu genuenean. Hobekuntza nabariak lortu genituen harresi gabeko hirietan bizitzen, nahiz eta biztanleek bizikidetza honetara moldatu behar izana eta elkarbizitza berri baterako berrantolatu beharrean ibili oraindik.
Herrien eta hirien egitura hiritarrei, biztanleei eta bisitariei zerbitzu egokia eman nahian antolatzen joan dira. Jakin badakigu gure bizitokiak ez direla beti era orekatuan antolatuak izan. Desoreka pertsonen artean izateaz gain, ingurumenarekiko ere desoreka nabaria da.
Jumillan, bertako biztanleak, otoitzerako toki zabal bat behar izan dutenean izan dira kiroldegia erabili dutenak orain arte. Egun hauetan, ikusi dugunaren arabera, fedea adierazteko era erlijiosoa, harresi bilakatu dute udal gobernutik. Hirien harresiak “botatzen” ziren heinean, legeek askatasuna bermatzeko zirela aldarrikatu eta gauzatzen joan ginen, neurri baten behintzat.
Askatasun erlijiosoa Giza Eskubideen araudian 18.artikuluan jasota dago, Espaniar Konstituzioan 16. Artikuluan badu bere aitorpena eta Euskadiko Erkidegoan tokien, kultu-zentroen eta erlijio-aniztasunaren legea onartuta dago. Ez dira pertsona guztientzat baliagarri izango aitorpen hauek, ezta erabilgarriak ere. Pertsona batzuk ez dute erlijio askatasuna beharrezkoa ikusten, askatasunarekin talka egiten omen duelako erlijioa. Izan liteke.
Baina ez dago talderik ezta pertsonarik ere zilegi diren legeen gainetik jarri daitekeenik. Erlijioen eta sinesmen anitzen arteko elkarbizitzarako gaitasuna berreskuratzeko garaiak dira gureak.
Noiztik kirola eta fedea talkan? Noiztik kirol gehiegikeria erlijio askatasunaren murrizketarekin konpondua? Sinetsi ikusteko.
Marisabel Albizu. “Fudación Social Ignacio Ellacuría” zuzendaria
Artículo publicado en El Correo, el lunes 8 de septiembre 2025