Proiektuak

Espiritualtasuna indartzea eta berritzea San Ignazioren Gogo Jardunen bidez, gizarte justizia eta jasangarritasun ekologikoa sustatzeko. Fedea inkulturatu eta beharrean daudenen bidelagun izan nahi dugu, kulturen arteko elkarrizketa sustatuz eta Kristok eman digun misioarekin konpromisoa hartuz, fedea, justizia, kultura eta ebanjelioa batuta.

1. PROIEKTUA: ESPIRITUALTASUNA

ESPIRITUALTASUNA ETA FEDEAREN TRANSMISIOA INDARTZEA ETA BERRITZEA.

Gogo jardunak sakonago bizi nahi ditugu, banaka eta komunitatean Kristorekin bat egitera eraman eta eraldatu gaitzaten. […] Aldi berean, Gogo Jardunak modalitate guztietan eskaini nahi ditugu, pertsona askori, bereziki gazteei, aukera emateko haiek erabiliz Kristo jarraitzen hasteko edo bide horretan aurrera egiteko.

Gogo Jardunak eta horietatik eratorritako espiritualtasuna bizitzea da Jainkoarenganako bidea erakusteko gure lehentasunezko modua, Jesukristok historian duen misio askatzailearekiko konpromisoaren bidez. (1,Lehentasun Apostoliko Unibertsala)

Kristau fedearen bizipena eta transmisioa eguneratzea, Jainkoarenganako bidea haren onarpena erraztuko duen hizkeran eta bizi testigantzaren bidez erakusteko (8. aukera).

2. PROIEKTUA: HOSPITALITATEA

BEHARTSUEN, MUNDUKO BAZTERTUEN, DUINTASUNA URRATU ZAIENEN ONDOAN AURRERA EGITEA, ADISKIDETZE ETA JUSTIZIA MISIOAN.

Pertsona horiei guztiei harrera egokia egiteko baldintzak sortzen jarraitu nahi dugu, gizartean integratzeko prozesuan haien bidelagun izan eta haien eskubideen defentsa sustatu. (2. Lehentasun Apostoliko Unibertsala) (2. Lehentasun Apostoliko Unibertsala)
Behartsuekiko eta biktimekiko hurbiltasun eraginkor eta afektiboa sustatzea, Jainkoak baztertuekiko zuen lehentasunezko aukeraren ikur gisa. Horrek ausardia eta konpromiso instituzional handiagoa eskatzen ditu. Probintziako Proiektu Apostolikoa, 5. aukera)

https://www.migragesto.org/

3. PROIEKTUA: GU GUZTION ETXEA ZAINTZEA

GU GUZTION ETXEA ZAINTZEN LAGUNTZEA.

Garenetik abiatuta eta eskura ditugun baliabideekin, beste batzuekin lankidetzan jardun nahi dugu, sorkuntzaren errespetuan oinarritutako bizi eredu alternatiboak eraikitzeko, egoki banatuz gero, gure planetako gizaki guztiei bizitza duina bermatuko dieten ondasunak ekoizteko gai izango den garapen jasangarria lortzeko. (4. Lehentasun Apostoliko Unibertsala).

Gure bizitzako esperientzia espiritualean sakonduz eta esperientzia hori partekatuz, eta konbertsio ekologikoa bultzatuz, bai jesuiten komunitateetan eta bai komunitate apostolikoetan. 7.3. Aukera: zeharkako esparruetan… ekologian, adibidez, ekimenak eta ekintzak bultzatuko dituzten lantalde mistoak sortuz edo sustatuz. 7.5 aukera. Beste erakunde eta pertsona batzuekin lankidetzan, sorkuntzaren errespetuan eta garapen jasangarrian oinarritutako bizi eredu alternatiboak eraikitzea. (Probintziako Proiektu Apostolikoa, 1.5. aukera)

https://www.ecoloiola.org/

4. PROIEKTUA: INKULTURAZIOA

FEDEAREN IRAGARPENA ETA JUSTIZIAREN SUSTAPENA EGUNERATZEA TESTUINGURU EUSKALDUNEAN.

Gure bizitzako aurkikuntzarik funtsezkoena besteekin partekatu nahi dugu, alegia, bereizketak eta San Ignazioren Gogo Jardunek Jainkoarenganako bidea nola erakusten duten azaldu […], beste erlijio batzuekin eta kultura guztiekin elkarrizketan. (1,Lehentasun Apostoliko Unibertsala) Gure misioa gizarte, kultura, hizkuntza eta eliza errealitate askotarikoetan inkulturatzea sustatuz. (Probintziako Proiektu Apostolikoa, 6.5. aukera)

5. PROIEKTUA: GORPUTZ APOSTOLIKOA ZAINTZEA

ACOMPAÑAR PERSONAS Y GRUPOS EN PROCESOS DE CRECIMIENTO Y FORMACIÓN IMPULSANDO UNA CIUDADANÍA Y UN LAICADO COMPROMETIDO CON LOS PROYECTOS MISIONALES.

Elizarekin batera lan egin nahi dugu gizarte sekularra gure garaiko errealitate gisa bizitzeko, jakinik aukera ematen digula gizakiaren historian presentzia berritua izateko… Ignaziotar espiritualtasunaren ezagutza eta esperientzia sakontzeko deiari jarraitu nahi diogu.