Tabakalerako jardunaldi batek hausnarketa egitera gonbidatzen du: nola eraiki bizikidetza berdintasunean eta nola egin komunitatea sinesmen, espiritualtasun eta konbikzio aniztasunetik abiatuta.
Ignacio Ellacuría Gizarte Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzako Aniztasun, Bizikidetza eta Belaunaldien arteko Elkartasun Zuzendaritzak antolatu dute topaketa hau, euskal gizarteko bizikidetzari buruzko esperientziak eta ikuspegiak partekatzeko.
Jardunaldian Lori G. Beaman (Ottawako Unibertsitatea) eta Maria del Mar Griera (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa) soziologoek hitzaldiak emango dituzte. Ondoren, mahai-inguru batean hainbat komunitate-esperientzia bilduko dira: GUNE erlijioarteko elkarrizketarako elkartea, Kera emakume ijitoen elkarte feminista, Mondragon Unibertsitatea eta Ellacuría Fundazioko Erlijioarteko Elkarrizketa Taldea.
Topaketa amaitzeko, erlijioarteko eta konbikzioen arteko ospakizun bat egingo da, Ellacuría Fundazioko gazteek koordinatuta.
Data: 2026ko azaroaren 28a, larunbata
Ordutegia: 09:30etik 14:00etara
Lekua: Prisma Aretoa, Tabakalera, Donostia. Sarrera Zigarragileen plazatik (1. zenbakia).
Izena ematea: Izena emateko formularioa


