Ellacuria Fundazioak «Arteari men, ez baimen» jardunaldia antolatu du azaroaren 17rako. Artea izango du ardatz, gizarte-eraldaketarako, giza eskubideen defentsarako eta kulturarteko bizikidetzarako tresna gisa.
Migrazioei eta Giza Eskubideei buruzko jardunaldiaren edizio berri hau Deustuko Unibertsitateko CRAIko Ellacuria Aretoan izango da, Bilbon. Arteak elkarguneak sortzeko eta gizarte bidezkoago eta pluralago bat eraikitzen laguntzeko duen gaitasunaz hausnartzeko gonbidapena da.
- Data: 2026ko azaroaren 17a.
- Ordutegia: 09:15etik 14:00etara.
- Lekua: Deustuko Unibertsitateko Liburutegiko (CRAI) Ellacuria Aretoa. Ramón Rubial kalea, 1, Bilbo.
- Antolatzailea: Ellacuria Fundazioa.
Egitaraua laster egongo da eskuragarri.

