Loiolako Plataformako Hospitalitate Batzordeak, MIGRAGESTO2024ren esparruan, abenduaren 18an, Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Egunean, Loiolako PAko obra eta komunitate guztiei keinu komun bat egiteko gonbita egin zien, sentsibilizaziorako, hausnarketarako, aldarrikapenerako eta ekintza partekaturako.
Egunero lan egiten dugu hezkuntzaren, sentsibilizazioaren, espiritualtasunaren, nazioarteko lankidetzaren edo esku-hartzearen bidez, besteak beste, migratzaileen eta errefuxiatuen eskubideak sustatuz, harrera eginez eta gizarte inklusiboagoak eta bidezkoagoak eraikiz. Hala ere, eskuin muturraren eta erregimen autoritarioen gorakadak, politika murriztaileak ezartzeak eta gorroto-mezuak zabaldu eta normalizatzeak momentu konkretuak behar dituzte pertsona guztien giza eskubideen errespetua ziurtatzearen eta lehenestearen garrantziaz jabetzeko, bai gure tokiko mailan, bai maila globalean
Horrela, Loiolako PAko hainbat obra eta komunitatek, abenduaren 18an, maleta batekin ireki zituzten ateak, eta bi galdera erantzun genituen: Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Egun honetan, zer amesten duzu? zer eskatzen duzu?
Eskerrik asko parte hartu zuten pertsona guztiei, beren ahotsak batu baitzituzten persona migratzaileen eskubideen alde eta gizarte bidezkoagoak eraikitzearen alde.












