| Abuztuaren 10ean, 7,4 magnitudeko lurrikara batek Kolonbiako mendebaldea astindu zuen. Pereira, Cali, Quibdó, Manizales eta Armenia dira kalteen hedaduragatik alerta gorrian dauden hiri nagusiak. Orain arte, 250 pertsona hil dira eta 2.500 baino gehiago zauritu dira. Milaka familiak dena galdu dute, atsekabea, ziurgabetasuna eta suspertze prozesu luze baten aurrean. Alboan eta Entreculturas, herrialdeko gure bazkide diren erakundeekin batera, beharrik larrienak ebaluatzen ari dira, behar gehien dutenei iristeko larrialdi-erantzun bat abiarazteko. Aterpe segurua, ur garbia, janaria eta babes-zerbitzuak eskaintzeko lanean ari gara. Orain jardun behar dugu. Zure dohaintzak kaltetutako pertsona eta familiei laguntzeko eta haien beharrik larrienei erantzuteko aukera emango digu. Honako modu hauetan lagundu dezakezu: Banku-transferentzia: BBVA ES73 0182 5912 7900 1800 0000. Adierazi “Kolonbiako lurrikara” Fiare ES92 1550 0001 2100 0063 0723. Adierazi “Lurrikara Kolonbia” Bizum: 04987 edo ALBOAN LARRIALDIAK Sarean |






