Kongoko Errepublika Demokratikoko haur errefuxiatuen aldeko Elkartasun Jardunaldia eta Martxa

San Inazio Ikastetxeak, Iruñeko Loiola Zentroak, Lasa Zentroak eta ALBOANek elkartasun jardunaldi bat antolatzen dute Kongoko Errepublika Demokratikoko haur eta gazte errefuxiatu eta lekualdatuen hezkuntza laguntzeko.

Bildutako dirua Goma inguruko 2.000 adingabe lekualdatu, aberriratu edo harrera-komunitateetako kideei hezkuntza eta espazio seguruak bermatzeko proiektu batera bideratuko da.

Jardunaldia 11:00etan hasiko da, elizan eukaristia batekin eta Areto Urdinean erlijioarteko ospakizun batekin. 12:00etan Elkartasun Martxa egingo da eta, 13:00etatik aurrera, jaia patioan jarraituko du zuzeneko musikarekin, tailerrekin eta haurrentzako jolasekin eta elkartasun dastaketekin. Jardunaldia 14:30ean amaituko da.

Bertara joan ezin direnek ere lagundu dezakete «Zero Pintxoa» bidez.

Programa

11:00: Eukaristia eta erlijioarteko ospakizuna.

12:00: Elkartasun Martxa.

13:00: Jaia patioan, musika, haurrentzako jarduerak eta dastaketak.

14:30: Jardunaldiaren amaiera.

Lekua: San Inazio Ikastetxea–Jesuitak Iruñea.
Antolatzaileak: San Inazio Ikastetxea, Loiola Zentroa, Lasa Zentroa eta ALBOAN.
Iturria: Alboan