Migragesto
2026ko abenduaren 14tik 18ra, astelehenetik ostiralera
Aste horretan, Loiolako Plataforma Apostolikoko obra eta komunitateei proposatzen zaie ate baten marrazkia leku agerian jartzea eta jendea itxaropen-mezuak idaztera gonbidatzea.
Keinu hau Migragesto ekimenaren barruan kokatzen da. Ekimen horrek migrazioei buruzko gogoeta eta sentsibilizazioa sustatzen ditu, abenduaren 18ko Migratzaileen Nazioarteko Eguna dela eta. Pertsonak erdigunean jarriz, aniztasunaren, elkartasunaren eta inklusioaren aldeko ahotsak batu nahi ditu.

