Harrera Herria

Abenduaren 16an, Harrera Herria biltzarra egingo dugu Bilboko Arrupe Etxean (Padre Lojendio kalea, 2). Biltzarraren helburua EAEn eta Nafarroan gertatzen ari diren migratzaile eta errefuxiatuen harrera esperientzia batzuk ezagutzeko egindako ikerketa aurkeztea da.

Zer egiten du Hirugarren Sektoreak migratzaileak eta errefuxiatuak hartzeko?
Zein erronkari egiten diete aurre esperientzia horiek aurrera daramatzaten erakundeek?
Zer ondorio atera ditzakegu guztio honetatik?

Eguneko programa honako hau izango da:

  • 09:30-09:45 Ongi etorri
  • 9:45-10:30 XXI. mendeko EAEko migrazio-errealitatea (Andrea Balzola)

  • 10:30-10:45 Hausnarketarako eta galderak egiteko denbora

  • 10:45-11:15 Atsedenaldia eta kafea

  • 11:15- 13:00 Esperientzien, erronken eta ikaskuntzaren inguruko tailerrak.

  • 13:00-13:30 Harrera Herria Ikerketa: ondorio nagusiak.

  • 13:30-13:45 Hausnarketarako eta galderetarako tartea

  • 13:45-14:00 Amaiera eta ebaluazioa

Izena eman esteka honetan