Deustuk José Ramón Scheiflerren izena eman dio Bilboko campuseko Prentsa Areto ohiari

Unibertsitateak azaroaren 17an inauguratu zuen hainbat ikasle-belaunaldiren erreferente eta pentsamendu kritikoaren defendatzaile izan zen jesuita eta irakaslea gogora ekartzen duen gunea.

Deustuko Unibertsitateak José Ramón Scheiflerren izena eman dio Bilboko campuseko Prentsa Areto ohiari. Omenaldi horren bidez, unibertsitate komunitateak ia bost hamarkadaz ikasleen prestakuntza intelektual eta gizatiarrean bidelagun izan zen jesuita eta irakaslea gogora ekarri du.

Juan José Etxeberria errektorea buru izan zuen inaugurazio ekitaldian, Unibertsitateko kideak eta Scheiflerren senide eta lagunak bildu ziren. Ekitaldian haren irakasteko modua nabarmendu zuten: egia bilatzera, askatasunez pentsatzera eta irizpide propioa eraikitzera animatzen zituen ikasleak. Areto berrituak topaleku eta elkarrizketarako eta pentsamendu kritikorako gune ere izan nahi du.

José Ramón Scheifler Bilbon jaio zen 1920an, eta 1938an sartu zen Jesusen Lagundian. Teologia Fakultateko dekano eta Unibertsitateko idazkari nagusi izan zen, eta eztabaidarako guneak sustatu zituen, hala nola Forum Deusto. 2021ean hil zen, unibertsitateko bizitzan oraindik ere bizirik dagoen arrastoa utzita. Deusto

Ekitaldi berean Elba eta Celina Ramos ere gogoratu zituzten; aldameneko bi aretoek haien izenak daramatzate. Ama-alabak ziren, eta El Salvadorko UCAko jesuita martiriekin batera erail zituzten. Pello Azpitarte jesuitak hiru guneak bedeinkatu zituen.

Noticias relacionadas