BILBAO – 2026ko otsailaren 1a
Irteera Itsas Museoko zabaldegitik eta Carola garabiaren aurrean .
Egin beharreko distantziak 6,3 km korrika eta 5,3 km oinez izango dira, eta goizeko 11:30ean izango da.
Lasterketako zenbakiak (parte-hartzaile guztientzat zenbaki bera) honako egunetan banatuko dira:
- Urtarrilaren 29an, osteguna, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 6:00etara, ALBOANen egoitzan, Padre Lojendio 2, 2. solairuan.
- Urtarrilaren 30ean, ostirala, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 3:00etara, ALBOANen egoitzan, Padre Lojendio 2an, 2. solairuan.
- Lasterketa egunean, goizeko 10:30etik aurrera, irteera gunean.
Bilboko lasterketa solidario hau Jesuitak-Indautxu ikastetxeak, Ellacuría Fundazioak, Deustuko Unibertsitateak eta Alboanek antolatu dute elkarrekin .
Lasterketa-dortsala jasotzeko, izena eman duzula frogatzen duen agiria aurkeztu beharko duzu.


