FEDEAREN ZERBITZUA
Sektore honek gure munduan Ebanjelioaren aldarrikapen esplizitua egiteko xedea duten obra eta erakunde apostolikoak biltzen ditu: santutegiak, elizak, gogarte etxeak, Loiola Zentroak eta Loyola Komunikazio Taldea.

LOIOLAKO SANTUTEGIA
AZPEITIA
Urola ibaiaren bailaran kokatua, Loiolatarren familiako dorretxearen inguruan eraiki zen multzo arkitektonikoa da. Bertan jaio zen Ignazio Loiolakoa, eta han bizi izan zuen bere konbertsio prozesua.
Santutegiak Loiolako Gogarte Etxea-Espiritualtasun Zentroa (CEL), Etxe Santua, Basilika, Aterpetxea, Arrupe gunea eta Magdalena ospitalea hartzen ditu barne, LoyolaGlobal proiektu komun baten pean koordinatutako obra eta espazioen multzoa.

XABIERKO SANTUTEGIA
XABIER
Xabierko santutegia leku enblematikoa da Nafarrorako eta Jesusen Lagundi unibertsalerako, eta mundu osoko erromes eta bisitari ugari hartzen ditu. Santutegia hainbat elementuk osatzen dute: basilika, gaztelua eta museoa, espiritualtasun zentroa (Gogarte Etxea eta Gazteen zentroa), Francisco de Jasso aretoa (Auditoriuma eta Schurhammerren Artxiboa) eta Deikundearen parrokia, San Frantzisko Xabierkoaren bataio lekua.

XABIERKO SANTUTEGIA
XABIER

LOIOLA ZENTROA – ARRUPE ETXEA FUNDAZIOA
BILBO – DONOSTIA – GASTEIZ – IRUÑEA

SAN IGNACIO GOGARTE ETXEA
PEDREÑA – KANTABRIA
1945ean sortu zenetik, bere helburu nagusia da otoitz egiteko eta eguneroko jardueren erdian isiltasun pixka bat egiten saiatzen diren pertsonek nork bere burua bilatzeko tokia izatea. Jainkoa bilatzen duen jendea, barnekotasuna lantzen saiatzen dena eta bere bizitza espiritualean hazi nahi duena.
Etxearen jarduera nagusia gogo jardunak dira, hainbat modalitatetan: zortzi eguneko gogo jardunak; familientzako, bikoteentzako, gazteentzako txandak; bidelaguntza espirituala; 4-5 eguneko txandak.
Gainera, gure programazioan beste proposamen mota batzuk sar daitezke, beti barne lan horretara bideratuta: pazkoak, gazte taldeen topaketak, espiritualtasun tailerrak, barnekotasun tailerrak, otoitz tailerrak, prestakuntza ikastaroak.

SAN IGNACIO GOGARTE ETXEA
PEDREÑA

Nahi baduzu parte hartu gure ekintzetan, deitu zalantzarik gabe

JESUSEN BIHOTZA ELIZA
BILBO
Bilboko erdialdeko eliza, la”Residencia” izenez ezaguna. San Ignazio Erresidentzia jesuiten komunitatea arduratzen da hartaz nagusiki, eta arreta berezia eskaintzen dio Adiskidetzearen sakramentuari.

ANDRE MARIA SORTZEZ GARBIAREN ELIZA
IRUÑEA

ANDRE MARIA SORTZEZ GARBIAREN ELIZA
IRUÑEA

JESUSEN BIHOTZA ELIZA
DONOSTIA

SAGRADO CORAZÓN DE JESÚS ELIZA
SANTANDER
Santanderreko hirigunean, jesuiten komunitatearekin, Kostka ikastetxearekin eta Loiola Zentroarekin batera, Jesusen Lagundiaren pastoraleko eta hezkuntzako eskaintza osatzen du, eta Kantabriako Elizaren zerbitzura jartzen da.

LOiOLA KOMUNIKAZIO TALDEA
BILBO – SANTANDER
Jesusen Lagundiaren argitalpen proposamena da; Sal Terrae, Mensajero eta Mezulari argitaletxeak eta SJDigital bulegoa biltzen ditu. Liburu bilduma zabala eskaintzeaz gain, ezaguna da Jesusen Bihotzeko egutegiari; La Biblia de Nuestro Pueblo lanari; Mensajero, Sal Terrae edo Manresa aldizkariei; edo Rezandovoy edo Pastoralsj ebanjelizazio digitaleko proiektuei esker. Taldearen bi egoitza Bilbon eta Santanderren daude. Bertan lan egiten dute argitalpenen lantaldeko eta merkataritza eta banaketa saileko lantaldeetako kideetako batzuek.