Goian bego?

“Goian bego?” dokumentalaren estreinaldia Bilbon

Ellacuría Fundaziotik “Goian bego?” dokumentalaren estreinaldira eta ondorengo solasaldira gonbidatzen zaituztegu, «Film Sozialak» Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiaren aurreko ekitaldi gisa. Filmak familia musulman askok beren sinesmenen araberako hileta duin bat lortzeko dituzten zailtasunak jorratzen ditu. Doluaz, berdintasunaz, sustraitzeaz eta leku batekoa izateak zer esan nahi duen hausnartzeko gonbidapena da, bertan zure sinesmenen arabera lurperatua izan ezin bazara.

📅 Urriak 7, asteazkena
🕕 18:00etatik 20:00etara
📍 La Bolsa Gizarte Etxeko Ganbara Aretoa (Bilbo)

Proiekzioaren ondoren, hauekin hitz egingo dugu:
* Maysoun Douas, Entierro Digno elkarteko presidentea.
* José Antonio Fernández Celada, Bilbao Zerbitzuak-eko zuzendaria.
* Ayman Gaafar, EHUko Medikuntza irakaslea eta Espainiako Batzorde Islamikoko ordezkaria Euskadin.

Saioa Carlos Vázquez Zinema Ikusezinaren Jaialdiko zuzendariaren hitz batzuekin hasiko da, eta Lúa López dokumentalaren zuzendariak aurkeztuko du.

Sarrera doan, eserlekuak bete arte.
Izena emateko, hemen: https://labur.eus/descansaenpaz

Zuen zain gaude! Eskerrik asko gonbidapena partekatzeagatik ere. Mila esker!!