Datorren irailaren 26an, larunbata, 16:30etik 21:00etara, Gipuzkoako Inaziotar Familiaren Topaketa izango da. Elkartzeko, partekatzeko eta inaziotar espiritualtasunetik fedearen eta justiziaren arteko harremanean elkarrekin sakontzeko aukera izango da.
Deialdia Gipuzkoan Jesusen Lagundiari lotutako talde, komunitate eta obretan parte hartzen duten pertsonei zuzenduta dago; fedea, justizia eta adiskidetzea ardatz dituen inaziotar espiritualtasunetik beren fedea bizi dutenei; eta, beste bizi-iturri eta motibazio batzuetatik abiatuta ere, «denetan maitatu eta zerbitzatu» deiaren balioak partekatzen dituztenei.
Topaketan Fe-Justizia dekretuaren aurkezpen labur bat, hausnarketa pertsonala, World Café dinamika eta fedea eta justizia uztartzen dituzten esperientzia zehatzei buruzko testigantzak izango dira. Jardunaldia 19:30eko Eukaristiarekin eta ondoren elkarrekin partekatzeko mokadu batekin amaituko da.

