Euskaraz
Noticias
28 de Abril de 2017
Probintziarentzat pausu bat ere baden Pazkoa

Aste Santu ondoren, diszernimenduz beteriko hilabete batzuei ekiten diegu. Egun gutxi barru Probintziak Aita probintzial berria aukeratzeko bere zeregina burura eramango du. Kurtso amaieran jokoan dauden erabaki guztietatik, Espirituaren laguntzaz Probintziarentzat lidergo berria aurkitzen asmatzea da garrantzitsuenetarikoa.

Maiatzaren 1 eta 2an kontsulta zabala eta kanonikoak elkartuko dira, aurrez erabakia dagoen moduan, A. Jeneralari hautagaien hirukotea aurkezteko. A. Jeneralak bere Kontseiluarekin egingo duen diszernimenduaren emaitza laster ezagutzea espero dugu. Baina Probintzial modura lagunduko gaituen kidearen izenaz haratago, aurrez badakigu zerbitzuaren dimentsioei dagokionez jasoko duen zeregina zorrotza izango dela eta, horrenbestez, Ignaziok Lagundiaren bizitza apostolikoari aurre egiteko aurreikusten zuen "ongi espiritualen jarioa" beharko duela (Formula, 1 zenb.)

Gure probintziaren aurreko berregituraketetan hainbatetan gertatu izan zaigun bezala, orain ere eskatzen dizuet gure gogoak batu ditzagula: gure barruan fedea, itxaropena eta anaiartekotasuna uztartzen dituen horren pilaketa egin dezagula. Probintzial berriaren eskuetan jartzen ditugu ez soilik gogo guzti horiek; baita horiekin osatzen dugun osotasuna ere, Probintzia honen bizitasun apostolikoa eraman dezan orain eta hemen Jaunak nahi duen lekura.

Francisco Jose Ruiz Perez SJ

A. Probintziala

Volver
Hospitalidad Revista Jesuitas Mensajero Facebook banner
Egunean eguneko Ebanjelioa 2017 InfoSJ Jesuitas.es Banner Rezando Voy Magis Radio Banner Ser Jesuita Espiritualidadignaciana
Inicio  -  Contacto  -  Web oficial de la Plataforma territorial de Loyola. Compañía de Jesús - 2017