Euskaraz
Noticias
26 de Mayo de 2018
Lurralde plataformako kontseiluen bilera

Maiatzaren 25ean, Lurralde Plataforma osatzen duten hiru kontseiluen bilera bateratua egin zen Loiolako Santutegian. Lurralde Plataformako delegatu Jose Javier Pardok sarrera hitzaldian adierazi zuen plataforma momentu onean dagoela eta aurrera egiten ari garela planifikazioan aurreikusitako helburuetan.

Pardok Jesusen Lagundiak bizi dituen diszernimendu prozesuen testuinguruan kokatu zuen topaketa, orain gutxi Aita Jeneralak egindako adierazpenak gogoraraziz: «Lagundia diszernitzeko gai izan dadila eska dezagun» eta «pentsatu gehiago "guk kolaboratzen dugu" zentzuan, "haiek kolaboratzen dute" zentzuan baino».

Lagundiaren lehentasun unibertsalen inguruko diszernimenduari dagokionez, aurtengo Subjektu Apostolikoaren Topaketa prozesu horri egindako ekarpena izan zela adierazi zuen. Jardunaldiaren ardatza, baina, Espainiako Probintzia egiten ari den diszernimendua izan zen. Goizean "Errealitatearen kontenplazioa" dokumentuaren zirriborroa aztertu genuen. Testu hau aurretik erakunde eta elkarteek landua zuten. Loiolan azpimarrak eta gabeziak adostu genituen. Arratsaldeko saioan, berriz, Plataforma Apostolikoen ebaluazioa landu genuen. Topaketan Probintziako planifikaziorako delegatu Patxi Alvarez de los Mozosek ere parte hartu zuen.

Bileran, Lurralde Plataformak martxan dituen sektorearteko proiektuen aurrera pausuak ere aurkeztu zituzten arduradunek: euskal kultur eta hizkuntzan inkulturazioa, hospitalitatea, adiskidetzea, MAGIS-gazte helduak eta trebakuntza. Apostolutza guztiei eragiten dieten gai nagusi hauetan lorturiko emaitzak eta datozen hilabeteetan egingo diren ekimenak ezagutzeko aukera izan zen.

Ohikoa den bezala, lanaz haratago, topaketak lagunarteko giroan gustura egoteko aukera eman zigun guztioi, eta bazkalorduan, ahotsak ahal bezain ondo afinatuz, «Zorionak zuri» kantatu genion delegatuari.

Castellano

Volver
Agenda Facebook banner TwitterSuperberria Mensajero Egunean eguneko Ebanjelioa 2018 InfoSJ Jesuitas.es Banner Rezando Voy Magis Radio Banner Ser Jesuita Espiritualidadignaciana
Inicio  -  Contacto  -  Web oficial de la Plataforma territorial de Loyola. Compañía de Jesús - 2018