Euskaraz
Noticias
09 de Septiembre de 2017
Hiru gaztek lehen botuak egin zituzten Loiolan

Irailaren 9an , Pere Claver santu jesuitaren eta Arantzazuko Amaren jaiegunean, hiru gaztek Jesusen Lagundian beren lehen botuak egin zituzten, Loiolako Santutegian ospaturiko meza hunkigarrian: Pedro Aliaga Martinez (Almeria, 1977); Fco. Javier Bailen Llongo (Paterna, Valentzia, 1980) eta Alberto Estevez Lopez (Madril, 1989).

Modu horretara, Nobiziatuko bi urteko formakuntza amaituta, gazte hauek Jainkoaren deiari erantzun zioten behin betiko probrezia, obedientzia eta kastitate konpromisoak hartuz. Halako egun garrantzitsuan ondoan izan zituzten senitarteko, lagun eta adiskide ugari, eta baita fededun eta kurioso asko, urteroko ohitura bihurtu den ospakizun honetara hurbildu zirenak, gazte hauen alaitasuna partekatu eta Jainkoak bera jarraitzeko deia egiten segitzen duelako eskerrak ematera. 

Eukaristia Espainiako probintzial berriak presiditu zuen, A. Antonio Españak. Berarekin izan zuen, beste apaiz jesuita askorekin batera, Loiolako Lurralde Plataformako delegatu berria, Jose Javier Pardo —honek bezperan hartu zuen kargua Donostian—. Bere homilian, probintzialak nobiziatuko garaia eta botuak «identitate» eta «bihotzez» beteriko leku eta une modura irudikatu zituen. Identitatea eta bihotza, hain zuzen, «jesuita modura bizitzeko gakoak» direla azpimarratu zuen. «Jainkoa gauza guztietan bilatzera bultzatzen gaituen identitatea», baina bihotza ere behar duena, «bihotzarekin soilik burutu daitekeen esperientzia baita». Gako horietatik habiatuta, jesuita beste kide askorekin elkartzen da, apostolutza desberdinetan -unibertsitatean, gizarte alorrean, pastoraltzan, ikastetxeetan…-, misioaren eta Elizaren alde egin dezakeen guztia bizitzeko. Bestalde, Javier, Pedro eta Albertori gomendatu zien, beren buruetan ahultasunak eta gabeziak antzematean, gogoan izan dezatela Elizako eta historiako pertsonaia handiak ere ahulak izan zirela. Guztiontzat eskatu zuen, norberaren ahultasunak aitzakia modura erabiltzeko tentalditik ihes egin eta Jainkoaren indarra aurkitzeko baliatu ditzagula.

Hiru gazteen izenean Albertok hartu zuen hitza guztioi eskerrak emateko: Jesusen Lagundiari, Nobiziatuari, lagunei, familiei, etab. San Pere Claver «esklabuen artean esklabua» gogoratu zuen —haren jaieguna izanik—, Jainkoari eskerrak emateko «guztiontzat berri ona den Jesusen eta bere banderaren atzean jartzera lagundu diguten hainbeste jesuita eredugarrirengatik». Arantzazuko Amaren jaieguna ere bazela gogoraraziz, Maria birjinari eskatu zion «lagun gaitzala Jesus pobre, kasto eta humila ezagutzen».

Jesuiten formakuntza ibilbide luzea da eta hiru gazte hauek ikasten jarraituko dute lehen mugarri honen ondoren. Pedrok Granadan jarraituko du, Zientzia Erlijiosoak ikasten; Javierrek Madrilen, Teologia ikasten; eta Albertok, Erroman, Filosofiako ikasketekin.

Bien bitartean, hiru gazte hauek faltan botatzeko ia astirik ere gabe, Donostiako San Frantzisko Xabierkoaren Nobiziatuak beste hiru jaso ditu -Jose, Pablo eta Javier-. Ostegunean ekin zioten hiru hauek lehen ikasturteari.

Argazkiak

Volver
Banner Más que economía Mensajero Facebook banner
Egunean eguneko Ebanjelioa 2017 InfoSJ Jesuitas.es Banner Rezando Voy Magis Radio Banner Ser Jesuita Espiritualidadignaciana
Inicio  -  Contacto  -  Web oficial de la Plataforma territorial de Loyola. Compañía de Jesús - 2017