Euskaraz
Noticias
30 de Mayo de 2017
Errefuxiatuen aldeko zubilana

Hospitalitate kanpainarekin barruan, Loiolako Lurralde Plataformak errefuxiatuen aldeko ekintzak egin ditu egunotan Bilbon, Donostian eta Tuteran. Zubiak izan dira ekimenaren ardatza. Bilbon, Pedro Arrupe zubian izan zen kontzentrazioa igandean; Tuteran berriz Ebro Zubian elkartu ziren. Donostiako mobilizazioa astelehenean egin zuten Mundaiz zubian.

Elkarretaratze hauek  “Yo soy tierra de acogida” eta “Yo tiendo puentes” lemapean Espainiako hainbat hiritan ere egin dira, Jesusen Lagundiaren Gizarte Erakundeek deituta. Deialdiek manifestu bera izan dute, gobernuari zuzenduriko hainbat aldarrikapenekin: etorkinei harrera egiteko beharrezko dirua bideratu dezala; etorkinei lagundu nahi dieten herritar solidarioen ekimenak ahalbidetu ditzala; Europar Batasunaren aurrean etorkinen duintasuna eta giza eskubideak errespetatuko dituen politikak sustatu ditzala; Nazioarteko Lankidetza politika beregain bat bultzatu dezala (eta ez mugen kontrol politiken menpekoa); eta eskoletan hiritartasun globalaren gaia landu dezala gizarte solidario eta baketsuak eraikitzeko.

Sinadura bilketa bat ere martxan dago "Duintasunaren eta eskubideen Europa baten alde". Dagoeneko 20.000 sinadura jaso dituzte, baina 30.000ra iristeko asmoa dute. Sinadura guztiak Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioan entregatuko dituzte ekinaren 19an.

2016 urtea bakarrik kontuan hartuta, 5000 pertsonek galdu dute bizia Mediterraneo itsasoan. Hildakoen artean, lautik bat haurrak edo nerabeak ziren eta bakarrik ari ziren bidaia egiten. Europar Batasunak egindako akordioek mugen kontrola indartu dute hainbat herrialdeetan eta, ondorioz, etorkinek ibilbide arriskutsuagoak bilatzen dituzte. Irailean amaitzen da Espainiak Europar Batasunarekin egindako akordioak betetzeko epea. Bestalde, pertsona huek Espainiara iristean baliabide nahikorik ez duen sistema batekin egiten dute topo. Hilabete gutxiren buruan errefuxiatu asko baztertuta aurkitzen dira haien integrazioa eta autonomia ahalbidetuko luketen laguntzarik gabe. 

Kanpainaren izenean, eskerrik asko pertsona boluntario guztiei eta parte hartu duten erakunde guztiei.

Volver
Hospitalidad Revista Jesuitas Facebook banner
Egunean eguneko Ebanjelioa 2017 InfoSJ Jesuitas.es Banner Rezando Voy Magis Radio Banner Ser Jesuita Espiritualidadignaciana
Inicio  -  Contacto  -  Web oficial de la Plataforma territorial de Loyola. Compañía de Jesús - 2017