Euskaraz
Noticias
01 de Marzo de 2017
Berradiskidetzeko garaia

Orain dela gutxi ospaturiko 36.Kongregazio Nagusiak berriro esan digu "Berradiskidetze eta Justiziaren aldeko misioan Lagun" garela. Lehenengo dekretuari izenburu hori ematerakoan, berariaz aipatu nahi izan du Pauloren formulazio ezaguna: "Eta guzti hau Jaunagandik dator, Kristoren bitartez berarekin berradiskidetu gintuena, eta berradiskidetzearen ministerioaren ardura eman ziguna” (2 Cor 5,18).

Berradiskidetzearen eta justiziaren aldeko gure misioaren sorburua, gu geu Kristorengatik berradiskidetuak izatearen esperientzia sakona da. 36. Kongregazio Nagusiaren deiari jarraituz, beraz, honakoa proposatu nahi dizuet: gaur egungo munduan bizi dugun berradiskidetzeko behar larriari erantzun diezaiogula, gu geu berradiskidetzeko ariketarekin hasiz arlo guztietan: maila pertsonalean, gure elkarte eta talde apostolikoetan, edo gizartean. Hastera goazen Garizumaren ospakizuna aukera ezin hobea izan daiteke barkamen eta berradiskidetze ariketa horri ekiteko.

Francisco Jose Ruiz Perez SJ
Probintziala
Volver
Mensajero Facebook banner
Egunean eguneko Ebanjelioa 2017 InfoSJ Jesuitas.es Banner Rezando Voy Magis Radio Banner Ser Jesuita Espiritualidadignaciana
Inicio  -  Contacto  -  Web oficial de la Plataforma territorial de Loyola. Compañía de Jesús - 2017