Euskaraz
Noticias
18 de Mayo de 2017
Antonio España SJ izango da probintzial berria

A. Arturo Sosa Jesusen Lagundiko Aita Jeneralak Espainiako Probintzial berri kargurako izendatu du A. Antonio España SJ. Honek datorren uztailaren 8an hartuko du kargua bere izendapenaren patentea irakurriko den eukaristian. Ardura horretan Francisco Jose Ruiz Perez kanariarra ordezkatuko du. Azken hau 2014ko ekainaren 21ean Espainian zeuden bost probintziak egitura bakarrean batu zirenetik izan da probintzial.

Antonio Jose España Sanchez Madrilen jaio zen 1966ean, eta gaur egun Madrilgo Nuestra Señora del Recuerdo ikastetxeko zuzendari eta bertako jesuiten elkarteko buru da.

Jesusen Lagundian 1984ean sartu zen. Bere heziketari dagokionez, nobiziotza Sevillan egin ondoren, Comillaseko Unibertsitate Pontifikalean filosofia eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoan historia ikasketak egin zituen. Comillasen ere teologia ikasketei ekin ondoren, ikasketa horiek Westonen (Boston) amaitu zituen 1998-2000 urteetan. Bertan hezkuntza arloko master bat ere egin zuen.

Bere lehen destinoak Madrilen izan zituen eta "hirugarren probazioa" Salamancan egin ondoren, Nuestra Señora del Recuerdo ikastetxera itzuli zen hezkuntza arloko buru modura. Ondoren Asturiasen jaso zuen destinoa eta bertan CALeko, garai hartako Lagundiaren tokiko egiturako, koordinatzaile eta Oviedoko jesuiten komunitateko buru izan zen 2009tik 2013ra. Asturiasen egon ondoren gaur egungo bere postura bidali zuten.

Probintzial berriaren profil osoa lotura honetan aurki dezakezu: HEMEN

Volver
Hospitalidad Revista Jesuitas Mensajero Facebook banner
Egunean eguneko Ebanjelioa 2017 InfoSJ Jesuitas.es Banner Rezando Voy Magis Radio Banner Ser Jesuita Espiritualidadignaciana
Inicio  -  Contacto  -  Web oficial de la Plataforma territorial de Loyola. Compañía de Jesús - 2017