Xabierko santutegia toki enblematikoa da bai Nafarroarentzat bati Lagundi unibertsalarentzat. Erromes tokia da, munduko bazter askotatik etortzen da jendea eta Javieradak egiten dira urtero; milaka nafar biltzen dira ibilaldi horietan. Basilika, Gaztelua eta Museoa, Gogarte Etxea (Gogo-Jardunetarako Zentroa eta Gazteen Zentroa), Jassoko Frantzisko aretoa (auditorioa eta Schurhammer artxiboa) eta Xabierko Frantzisko bataiatu zuten Deikundearen parrokia daude.
Iruñean, konplexu zabal batean, San Inazio ikastetxea (Haur Hezkuntzatik Batxilergora artekoa), Sortzez Garbiaren eliza (pastoraltza arloan zerbitzu handia ematen duena) eta Loiola Zentroa daude. Zentro honek fede-kultura-justizia zentroen misioaren berri ematen du hirian hitzaldien, tailerren, gogo-jardunen... bidez.
Iruñean dago, halaber, ALBOANen Nafarroako egoitza; Jesusen Lagundiaren GKE hau Euskadi eta Nafarroako Lurralde Plataformakoa da eta garapenerako lankidetzan aritzen da.
Tuteran Xabierko Frantzisko ikastetxea dago (DBH eta Batxilergoa ematen ditu) eta Lourdes auzoan ere badaude jesuitak, komunitateko etxebizitzatik gertu baitaude Lourdesko Amaren parrokia, San Frantzisko Xabier Fundazioa eta A. Lasa Zentroa, Migratzaileentzako Zerbitzu Jesuitaren (MZJ) adierazgarri.