Castellano

Abegi on eta inklusioaren kultura baten alde

Migrazioek gure gizartea eraldatu dute, elkarbizitzarentzat eta gizarte kohesioarentzat erronka berriak planteatzen dituen aniztasuna sortuz. Gure migrazio sareak erronka horren aurrean ekarpen bat egin nahi du, abegi on eta inklusioaren kultura bat sustatuz.

Abegi onak esan nahi du, pertsona guztiei berotasunez eta gertutasunez harrera egitea, eta aldi berean, gizarte dinamika baztertzaileak eraldatzeko lan egitea, jatorri etnikoa, kultura, erlijioa edo egoera ekonomikoa, ez daitezen izan gizartean parte hartzeko eskubidea baldintzatzen duten ezaugarriak.

Gure elkarteek eta erakundeek tokiko eragileekin ehuntzen dituzten harremanen bidez, gure sareak sentsibilizazio eta interbentzio jarduerak egiten ditu hezkuntzan, hiritartasunean eta dibertsitatearen kudeaketan, arreta berezia jarriz aniztasun erlijiosoari.

Sare hau zuzentzeko erakunde desberdinetako pertsonek osaturiko taldeak dauzkagu Nafarroa, Gipuzkoa eta Bizkaian. Talde hauek, Euskadi eta Nafarroarako lurralde batzorde baten bidez koordinatzen dira.

Mensajero Facebook banner
Egunean eguneko Ebanjelioa 2017 InfoSJ Jesuitas.es Banner Rezando Voy Magis Radio Banner Ser Jesuita Espiritualidadignaciana
Hasiera  -  Kontaktua  -  Página web oficial de la Providencia de Loyola - 2017