Castellano
  
 

 

 
  Loiolako San Ignazio

 

Inigo sendi ugariko azken kimua izan zen, bigarren mailako leinargiko semea. Hamazazpi bat urte izango zituen Kastilako Diruzain Haundiaren etxera bidali zutenean, Juan Velázquez de Cuellar-en etxera, Arévalo-ra (Avila). Gorte bidea irekitzeko, herri administrazioko sekretuak eta armak manejatzen ikasi behar zuen.

1516an, Inigok 25 urtebete zituela, bere jaun eta babeslea Espainako Karlos I.aren zoritxarrean erori zen, bere kargua eta Arevaloko errege jauregia, orduan Inigo ospedatzen zen bizilekua, kendu egin zioten, eta handik gutxira hil egin zen. Haren alargunak, Inigo, toki on batean ipini ezinik, bere ahaide, Naxerako Duke, Nafarroako erregeordeari aurkeztu zion, eta haren ondoan gorteko aitorseme bezala jarri zen.

Loiolako Etxe Santuan zehar, aurrerago, Inigo nola jaio zen, haren aurzaroa eta gaztealdia, 1521an Jainkoagana bihurtu arte, nolakoak izan ziren zehatzago kontatzeko aukera izango dugu.
Baina, Inigoren Jainkoagana bihurtze honen garrantzia hontan datza, harrezkero, Inigo, karisma talde buru bihurtu zela, espiritu-maisu, eta Eleizaren arrisku leku guzietan aurkituko den Jesusen Lagundi bezalako erligio-orden baten fundadore.  

Baina, Inigoren Jainkoagana bihurtze honen garrantzia hontan datza, harrezkero, Inigo, karisma talde buru bihurtu zela, espiritu-maisu, eta Eleizaren arrisku leku guzietan aurkituko den Jesusen Lagundi bezalako erligio-orden baten fundadore.

Etxe Santuko bisita amaitzean, Inigo Loiolatik Kristoren bila Jerusalenera errosmes joateko asmoarekin irtetzen ikusiko dugu. Montserraten bere arma berriak, zaku oihalezko jantzia eta erromes bordoia, beilatu ondoren, 11 hilabetez (1522 maiatzetik - 1523 martxora) Manresara baztertu zen. Han bere eksperientziak oinarri harturik, Jainkoaren nahia bilatzeko modua, Espiritu Ejertzizioen Liburua, lantzen hasi zen. 

1523.go apirilean Inigo Lur Santura joan zen erromes. Lur hau orduan II Soliman Ospetsuaren mendean zegoen. Han egotea eragotzi ziotelako eta besteen onerako zerbait egin zezakeela uste zuelako, berandu bada ere, ikasten hasten da, eta, hala, Barcelona, Alcalá de Henares, Salamanca eta Paris hirietara joango da ikasteko. 

Azken unibertsidade hontan, Inigo, bere izena latintzera behartua, Inazio izena erabiltzen hasten da. Haren inguruan 7 laguneko talde bat biltzen da, eta hauek Palestinara aldatzeko zinitza egiten dute, han misio lanean aritzeko, eta, urtebete barruan hara joaterik ez badute, Erromako Gotzaiaren mendean jarriko dira. Laister taldea hamarreraino igo zen. Venezian apaiztu eta, Lur Santura joateko aukeraren zai alperrik egon ondoren, euren zinitzaren bigarren zatia beteko dute eta Erromako Gotzai Paulo III.aren mendera jartzen dira; honek 1540an Jesusen Lagundia aprobatzen du.


Inazio bere lagunek Ordenaren lehen Superiore aukeratzen dute, eta, gelditzen zaizkion hurrengo 16 urteak, Lagundia gobernatzen pasako ditu eta haren Konstituzioak idazten. Bere gobernatzeko moduak eta berak idazten dituen Jesusen Lagundiko Konstituzioek, berak fundatutako Ordenari, bere azken moldea emango diote.

Loiolako Inazio 1556an 65 urtebete dituela hiltzen denean, harek fundatutako Jesusen Lagundiak baditu dagoeneko mila jesulagun, ehun etxetan bizi dira, 12 probintzietan banatuak.

1609an, Erromako Gotzai Paulo V.ak Inazio eta Xabierko Frantzisko, Ekialde Urrutiko misiolaria, Inigoren lehenengo zazpi lagunetako bat, dohatsu egin zituen. 1622an XV. Gregorio Erromako Gotzaiak santu egin zituen.

Hauxe da labur eginda soldadu harro eta hutsal? haren, azkenean Jesusen Lagundiko fundadore bihurtu zenaren, giza bidea.

 

 

Agenda Facebook banner TwitterSuperberria Egunean eguneko Ebanjelioa 2018 InfoSJ Jesuitas.es Banner Rezando Voy Magis Radio Banner Ser Jesuita Espiritualidadignaciana
Hasiera  -  Kontaktua  -  Página web oficial de la Providencia de Loyola - 2019