Castellano

Loiolako jesuitok aldaketa garaiak bizi ditugu. Probintzia plataforma apostoliko bihurtu da azken urteetan. Jesusen Lagundiak modernizazioa eta malgutasuna nahi ditu bere gobernatzeko formetan. Malgutasun horren ikurretako bat Loiolako Probintzia sortu izana izan zen eta beste bat 2014ean probintzia hori lurralde mailako plataforma apostoliko bihurtzea izan da. Plataforma hori probintzia handiago baten zati da, Espainiako Probintziarena.

Probintzia berriaren gobernuko egituretan ohiko egitura zentralizatuez (probintziala, sozioa, administratzailea, ahokulariak, proiektuaren arduradunak, etab.) eta sektore apostolikoen egiturez (antzeko jarduera apostolikoan aritzen diren obrak eta erakundeak) gain, egitura berri ez hain zentralizatuak daude: tokiko eta lurraldeko plataforma apostolikoak. Gure kasuan tokiko hiru plataforma apostoliko sortu dira (Nafarroa; Gipuzkoa, Araba-Bizkaia) eta hirurek Loiolako lurraldeko plataforma apostolikoa osatzen dute. Antolatzeko modu berria da, misioko testuinguru desberdinei ahalik eta ongien erantzutea helburu duena.

Lagundiak hasieratik ideal handien aldeko apustua egin zuen, hala nola, “fedearen defentsa”, “errukizko obrak”, “ororen ongia”, “Eliza hierarkikoan” zerbitzatuaz (1540ko sorreran testuan ikus daitezkeen esamoldeak guztiak ere). Eta hori modu askotara eta zehaztapen askorekin egin zen. XX. mendeko azken zatian ideal handien esamolde horiek berriro idatzi ziren eta “fedearen defentsa”, “justiziaren sustapena”, “inkuturazioa”, “erlijioen arteko elkarrizketa” bezalako formulazioak erabili ziren. Webgune honen bidez, gure elkarte, obra eta gizabanakoek ideal horiek zehaztu eta haragitzeko ahaleginean nola ari diren ezagutarazi nahi genuke.

Mensajero Facebook banner
Egunean eguneko Ebanjelioa 2017 InfoSJ Jesuitas.es Banner Rezando Voy Magis Radio Banner Ser Jesuita Espiritualidadignaciana
Hasiera  -  Kontaktua  -  Página web oficial de la Providencia de Loyola - 2017