Castellano

Zer da Ignaziar espiritualitatea?

Espiritualtasunak bizitzarekin eta berori bizitzeko dugun erarekin du zer ikusia. Goizero lanera jaikitzen garen gogoarekin, seme-alaben arazoei aurre egiteko erarekin, edo gure bosgarren etxebizitzako bizilagunarekin ditugun harremanekin. Gure erreakzioarekin du zer ikusia, ispiluaren aurrean jartzerakoan aurpegiko ximurrek zahartzen ari garela esaten digutenean; Googlen bisitatzen ditugun orrialdeekin, gure aisialdiarekin, geure edo gure gizaki maiteren baten gaixoaldiari aurre egiteko dugun kemenarekin. Eta zer ikusia du, noski, pertsona sinestunok Jainkoa deitzen diogunarekin, eta gure bizia, besteentzat bizi nahi izateraino aldatzen duen esperientzia horrekin.

Ignaziotar espiritualtasuna ez da, lehendik ditugun zeregin ugariri, “espiritualak” gehitzea. Ez da “…eta orain, egiten duzun guztiaren ondore, dena utzi eta has zaitez otoitz egiten” ere. Ignaziotar espiritualtasunak bizitza era integratuan bizitzen lagundu nahi du. Integratzea, bizitzako proiektu pertsonalari ikusmuga garbia adieraztea da: egiten dugunari kalitate eta zentzu plus bat ematen dion ikusmuga, norbere buruarekin, besteekin eta kreazioarekin adiskidetuta bizitzen laguntzen duena.

Ignaziotar espiritualtasuna, bizitzari beste era batera begiratzeko bidea da, esker honez, begi errukitsu eta konprometituz, umore printzaz, zentzuz, besteengan oinarrituz, gure iraganaren irakurketa burutsua eginez, oraina tragikoki ez hartzeko eta etorkizunak inspiratuz bizitzeko. Horixe da azken batean Nazareteko Jesusen begirada.
Mensajero Facebook banner
Egunean eguneko Ebanjelioa 2017 InfoSJ Jesuitas.es Banner Rezando Voy Magis Radio Banner Ser Jesuita Espiritualidadignaciana
Hasiera  -  Kontaktua  -  Página web oficial de la Providencia de Loyola - 2017