Castellano

Gipuzkoa

Gipuzkoan, elkarte jesuitak Xabierko San Frantziskoren Nobiziatukoa, Bihotz Sakratuaren Erresidentziakoa, Loiolaetxekoa eta Loiolako Santutegikoak dira. Donostian, hezkuntza arloak bi zutabe ditu: San Ignazio Ikastetxea eta Deustuko Unibertsitatea. Ikastetxearen ondoan, Gros auzoan, beste bi erakunde daude: Nobiziatua, non Lagundian sartzen diren gazteek haien hezkuntzako lehen bi urteak igarotzen dituzten, eta Loiolaetxea, harrera elkartea. Azken honetan, jesuita eta laiko talde bat, espetxetik atera berritan birgizarteratzen ari diren pertsonekin batera bizi dira. Hiriaren erdigunean Jesusen Bihotz Sakratuaren Eliza dago, eta eraikin berean, Loiola Zentroa. Hemen elkartzen dira gazte eta helduen taldeak eta Kristau Bizitzarako Elkartea. ALBOANek ere hemen du bere egoitza. Azkenik, Loiolako Santutegia, Azpeitian, nazioarteko erreferentzia da. Bertan dago “Etxe Santua”: San Ignazio jaio eta konbertsioa bizi izan zuen lekua. Bertatik kudeatzen dituzte Gogarte-etxea, Loiolako Aterpetxea, Magdalenako Hospitalea, Arrupe Hotela, Liburutegi eta Artxibategia, eta Garate Anaia Dohatsuaren baserria.

InfoSJ Jesuitas.es Banner Ser Jesuita
 -  Kontaktua  -  Página web oficial de la Providencia de Loyola - 2020