Castellano

Bizkaia

Bizkaian, hiru elkarte jesuita daude Bilbon: San Ignazio erresidentziakoa, Indautxu ikastetxekoa eta Deustuko unibertsitatekoa. Bilbo erdian Bihotz Sakratuaren eliza (Erresidentzia), eta haren ondoan Arrupe Etxea eraikina, hainbat erakunderen egoitza: Loiola Zentroa (Fede-Kultur-Justizia Zentroa), Loyola Komunikazio Taldea, ALBOAN (Euskadi eta Nafarroan lan egiten duen Garapenerako GKE), eta etorkinak artatzen eta haiei laguntzen lan egiten duen Ignacio Ellacuría Gizarte Zentroa. Deustuko Unibertsitatea eta Deustuko Ikastetxe Nagusia unibertsitate sektoreko erakundeak dira, eta gizarte alorrean, Begoñako Andra Mari (Indautxu) eta heziketa profesionalerako Kimika eta Elektronika Eskola ditugu. Durangon jesuiten elkartea dugu, San Jose ikastetxea, izen bereko elizarekin, eta Jesuiten Etxea proiektua etorkinak artatu eta haiekin lan egiteko. Arrupe Kristau Bizitzarako Elkarteak (CVX) Bilbon, Basaurin eta Durangon daude.

InfoSJ Banner Ser Jesuita Web posta
 -  Kontaktua  -  Página web oficial de la Providencia de Loyola - 2020