Castellano
Berriak
2017ko Uztailak 31
San Ignazio Egunean

Jaunarengan adiskide maiteok:

Izpiritu ignaziotarrarekin lotura sakona eta pertsonala duen San Ignazio Eguna ospatzen dugu gaur. Batasunerako eguna da, gainditzen gaituen karisma baten parte sentitzekoa, inguratzen gaituen bizitzaren erdian eta hobetzeko aurkitzen dugun guztiaren erdian erromes sentitzeko eguna. Berriz ere geure aurpegiak Jainkoarengana itzultzeko unea izan daiteke.

Aurten atentzioa ematen dit ez dela zauria Ignazio aldarazi zuena. Haustura pertsonalak dauzkagu, ingurukoen saminak partekatzen ditugu, modu batera edo bestera errenka gabiltza denok. Baina horrek ez gaitu berez Jainkoarengana “bideratzen”. Aitzitik, katramilatuta eta geure buruengan zentratuta utz gaitzake.

Ignazio ibilbidean zehar sartu zen esperientzia sakon batean eta bere bizitzaren irakurketa batean, eta hor Iruñeko zauria ez zen ez erabakigarria ez zentrala izan. Bere Jainkoarenganako “biraketa” poliki-poliki, Arantzazu, Manresa, Jerusalem, Alcala, Salamanca, Paris eta Erromako bideetan egosi zen.

Loiolako San Ignazioren Egun honetan, geure zauri pertsonal eta instituzionaletan ez zentratzeko gonbitea egiten zaigu. Begirada Jainkoarengan jarri eta bihotza, berriz zere, Bizitzaren Jaunarengana itzultzearen grazia etorri dakigula. Gure munduak Ignazio santuarena bezalako irakurketa sortzaileen beharren jarraitzen du: beren zauri latzen erdian ere, Jainkoa jartzeko gauza direnena.

San Ignazio Egun zoriontsua!

Antonio España sj

Probintziala

Itzuli
Banner Más que economía Mensajero Facebook banner
Egunean eguneko Ebanjelioa 2017 InfoSJ Jesuitas.es Banner Rezando Voy Magis Radio Banner Ser Jesuita Espiritualidadignaciana
Hasiera  -  Kontaktua  -  Página web oficial de la Providencia de Loyola - 2017