Castellano
Berriak
2017ko Ekainak 16
Oroimena eta adiskidetzea Deustuko Unibertsitatean


Deustuko Unibertsitateak “Memoria y reconciliación” liburua aurkeztu zuen ekainak 16an Iñigo Urkullu lehendakariarekin egindako ekitaldi batean. Liburuak ikuspegi berri batetik jorratzen du Deustuko Unibertsitatearen historia: giza eskubideen urraketen eta eskubideak babestu eta sustatzeko konpromisoaren ikuspegitik. Lan hau liburu bat baino gehiago da; historia berreskuratu nahi du, gertakariei hitza eman, ahaztu ez daitezen. Izan ere, José María Guibert errektorearen hitzetan, “memoria egitea aurrerapausoa ematea da adiskidetze eta bake bidean”.
 
Unibertsitatearentzat garrantzi handikoa izan zen gertakari baten 80. urteurrena dela eta argitaratu da liburua: gerora lehendakari izango zen Jesús María Leizaolak in extremis esku hartu eta Unibertsitateko eraikinetan jarritako bolbora kargak leherraraztea galaraztea lortu zuenekoa. Horrela, eskerrak eman nahi zaizkio Leizaolari, baita Ibaizabal batailoiko gudariei ere, haiek kendu baitzituzten lehergaiak Unibertsitatearen eraikinetatik.

Horrez gain, Jesusen Lagundiaren testuinguru berezi batean egin da argitalpena; izan ere, azken Kongregazio Orokorrak (2016) hasierako karismaren elementu garrantzitsuenetariko bat eta historia luzean zehar bereizgarri izan duena azpimarratu du: adiskidetzea sustatzea. “Haserretuak adiskidetzea” esaldia Lagundiaren sorrerako dokumentuetan agertzen da eta “adiskidetze ministerioa” garrantzi handikotzat jotzen da gaur egungo misioan, bizi garen mundu zatikatu honetan.

Duela zortzi hamarkada gertatutakoaren oroitzapenarekin batera, denok deituak garen adiskidetze horren kontrakoak izan diren beste gertakari esanguratsu batzuk bildu nahi izan dira. José María Guibert errektorearen hitzetan, “Jesús María Leizaolak, duela 80 urte, 1937ko ekainean, Unibertsitateko eraikinak salbatu behar zirela ikusi eta erabaki zuen, zentzugabea zelako hondare hura hondatzea, eta, haren moduan, gure historian, beste pertsona batzuek ere jakin dute balioak eta eskubideak salbatzen une latzetan, errazena, nonbait, basakeriari edo ezarritako edo inposatutako botereari men egitea zenean. Balioak izan behar dira gure eguneroko lanaren gidari: tolerantzia, bizikidetza demokratikoa, kontzientzia kritikoa, errespetua oinarri duen elkarrizketa, biktimak babestea, kultura zibikoa, elkartasuna, askatasunen aldeko borroka eta koherentzia etikoa, besteak beste”.

Informazio gehiago

Itzuli
Banner Más que economía Mensajero Facebook banner
Egunean eguneko Ebanjelioa 2017 InfoSJ Jesuitas.es Banner Rezando Voy Magis Radio Banner Ser Jesuita Espiritualidadignaciana
Hasiera  -  Kontaktua  -  Página web oficial de la Providencia de Loyola - 2017