Castellano
Berriak
2018ko Martxoak 22
Lampedusako gurutzeak Xabiertik Loiolarainoko bidea egin du

Ostegun honetan iritsi da Lampedusako Gurutzea Loiolako Santutegira. Iruñea eta Tuterako Elizbarrutian ibili ondoren, Donostiako gotzain Jose Ignacio Munillak pasa den martxoaren 4ean jaso zuen gurutzea Xabierko Santutegian. Orduz geroztik Gipuzkoako hainbat leku bisitatu ditu gurutzeak (aurretik, Nafarroako bere egonaldian, Iruñeako jesuiten elizan ere izen genuen).

Aita Santuak etorkinen ontzi zatiekin osatutako gurutze hau bedeinkatu eta erromes egitea erabaki zuen, munduan zehar elkartasunaren mezulari izan zedin.

Duela ia lau urte 366 etorkin hil ziren Lampedusan gertatu zen urperatze batean. 2013ko urrian zorigaitz hau gertatu zenetik Mediterraneo urtean hildakoen kopurua 15.000 pertsona baino gehiagokoa da. 2017an 3000 baino gehiago izan ziren hildakoak. Gauzak horrela, Mediterraneoa munduko etorkinen hilerririk handiena bihurtu da.

Ignacio Echarte jesulagunak zuzenduta, Loiolako santutegiko jesuitek eta Azpeitiko fededunek Basilika aurrean jaso dute gurutzea arratsaldeko 18:30etan. Ondoren gurutzearekin ibilbidea egin dute, otoitz giroan, Santutegi atzean dagoen parkean. Gurutzea talde desberdinetako ordezkariek eraman dute: etorkinek, Gurutze Gorriak, talde erlijiosoek eta Elizako elkarteek. Haiek izan dira gainera otoitzerako irakurketak egin dituztenak. Azkenik, gurutzearen gurtza egin dute basilika barruan.

Gurutze honek bertan gurutziltzatutako guztiak ekarri dizkigu gogora. Lampedusako gurutzeak ozenki egiten du deidar Jainkoaren maitatuenak diren biktima horien alde, eta axolagabekeria eta hipokrisiaren aurkako sinbolo profetiko bihurtu da.

ARGAZKI BILDUMA

Castellano

Itzuli
Mensajero Facebook banner
Egunean eguneko Ebanjelioa 2018 InfoSJ Jesuitas.es Banner Rezando Voy Magis Radio Banner Ser Jesuita Espiritualidadignaciana
Hasiera  -  Kontaktua  -  Página web oficial de la Providencia de Loyola - 2018