Castellano
Berriak
2017ko Irailak 10
Lurralde Plataformako delegatu berriaren kargu hartze ekitaldia Loiolaetxean

Loiolaetxeko lorategiaren erdian dagoen aranondoaren gerizpean ospatu zen ostiralean, irailak 8, Loiolako Lurralde Plataformako delegatu aldaketa ekitaldia. Jose Javier Pardok jaso zuen azken bi urteotan Jaime Oraak izan duen ardura, Antonio España aita probintzial berriak presiditutako eukaristian. Bertara inguratu ziren Lurralde Plataforma osatzen duten hiru tokiko plataformen ordezkari eta hainbat kide.

Ospakizuna Arturo Sosa Aita Jeneralak uda aurretik sinaturiko izendapenaren irakurketarekin hasi zen. Giroak lagunduta, Antonio España probintzialak bere homilia lagunarteko tonuan egin zuen. Ardura instituzional baten esanahia ingurukoen bokaziotik ahal den onena ateratzen asmatzea dela esan zuen. Bestalde, Jesusen Lagundiak Lurralde Plataforman dituen presentzia desberdinen errepasoa egin ondoren, guztiei ilusioa berresteko eskatu zien, gizartean antzematen den ignaziotar eskaerari erantzuteko.

Jose Javier Pardo delegatu berriak, bere aldetik, guztiei babesa eta laguntza eskertu ondoren, eskaera modura, diszernimenduaren garrantzia azpimarratu zuen: egokitu zaigun garaia behar bezala ulertzeko diszernmendua, askotan -ohartarazi zuen- disponibilidadea edo borondate hutsa baino zailagoa dena. Denek izan zituzten esker oneko hitzak Jaime Oraarentzat azken bi urteetako zerbitzuarengatik, eta baita gaur egun eta iraganean Lurralde Plataforman eta Tokiko Plataforman ardura instituzionalak izan dituzten beste guztiekiko ere. 

Topaketak jarraipena izan zuen eukaristiaren ondorengo afarimerienda ederrean. Ekitaldiak aita probintzial berriaren aurkezpen itxura ere izan zuen ezinbestean, uztailean hartu baitzuen kargua Antonio Españak. Honek, umore onez, bere jatorri euskalduna gogorarazi zuen -amona goierritarra zuen, Zegamako baserri batekoa-. Alderantziz ere, Lurralde Plataformak bere burua aurkeztu zion probintzial berriari; eta irudi adierazgarria izan zen probintzialak jaso zuena: belaunaldi, jatorri eta izaera desberdineko lagunak osaturiko plataforma bat, misioa ospatu eta eskerrak emateko asmoz Loiolaetxeko mahaian anaitasun giroan elkartzen dena.

Castellano

Itzuli
Mensajero Facebook banner
Egunean eguneko Ebanjelioa 2017 InfoSJ Jesuitas.es Banner Rezando Voy Magis Radio Banner Ser Jesuita Espiritualidadignaciana
Hasiera  -  Kontaktua  -  Página web oficial de la Providencia de Loyola - 2017