Castellano
Berriak
2017ko Irailak 22
Jon Sagastagoitiaren azken botuak

Irailaren 21ean, osteguna, Jon Sagastagoitia bilbotarrak bere azken botuak egin zituen Bilboko Bihotz Sakratuaren Elizan. Elkarteko buru A. Jaime Oraak presiditu zuen meza, eta bertan izan ziren Loiolako Lurralde Plataformako eta Espainiako Probintziako hainbat jesuita, eta eliza bete zuten lagun eta senitarteko ugari.

Irailaren 21a izan zen ere, baina orain dela hamasei urtekoa, Jon Sagastagoitia Lagundian sartu zen eguna. Nobiziatuko bi urteak Zaragozan igaro ondoren, beste sei urtez ikasketak egin zituen Bilbon eta Boston Collegean. Horien ondoren, Loiolako Santutegian apaiztu zen Uriarte gotzainaren aurrean. Gero Alboanen eta Deustuko Unibertsitatean aritu zen lanean; eta 2011n, MGT (JMJ)ren inguruan antolaturiko MAGIS gazte topaketaren arduraduna izan zen Loiolako Probintzian. Hirugarren probazioa Kuban egin ondoren, gaur egun Bilboko Bihotz Sakratuaren Elizaren ardura darama.

San Mateoren festa eguna izanik, Jaime Oraak bere homilian Jesusek Mateori dei egiten dion unea gogorarazi zuen: "eta errukiz beterik begiratuz eta aukeratuz, esan zion: jarrai nazazu". Bi mila urtez gertaera hori behin eta berriz errepikatzen ari dela esan zuen Oraak, garai eta mota desberdinetako pertsonek Jesusekin topo egiten duten bakoitzean. Jonen kasuan, dei hori, Mateoren antzera, Jon dagoeneko pertsona heldua zenean gertatu zen ?33 urterekin?. Ez da Mateorekin duen antzekotasun bakarra: garai hartan Jonen ogibideak, zerga kobratzaile ez bazen ere, «bazuen diruarekin harremanik». Jonek «bere bihotzean Jaunaren maitasun mugagabea sentitu zuen», «Jaunak barkatua sentitu zen» eta antzeman zuen dei hura «ez zela bere meritu eta dohainengatik ?nahiz eta hauek asko izan? Jesuen maitasun hutsagatik baizik».

Bere esker oneko hitzetan, Jon bertan zeuden guztiei eta joaterik izan ez zutenei zuzendu zitzaien: «zuek ikusita, elkarrekin bizi izandakoak datozkit gogora, eta Jaungoikoa esperientzia horietan egon dela konturatzen naiz». Ondoren, egunero «Jainkoari jainko izaten uzteko» Jesusengan aurkitzen duen laguntzaz aritu zen: «Bere Hitza sentitu eta gustatuz lortzen dut: begirada bideratzea, errealitatea errukiz bizitzea eta Jesusen bihotzeko sentimenduen desioa izatea, munduari eta urkoari hobe laguntzeko».

Ospakizunaren ondoren, mokadu bat gozatu zuten denek Arrupe Etxean. Bertaratutako askorentzat lantoki ere bada Arrupe Etxea, Lagundiaren erakunde askoren egoitza baita. Atzo iluntzean zeregin eta kezka guztiak kanpoan geratu ziren, elkarrekin esker oneko musu, besarkada eta irribarreetan murgiltzeko.

ARGAZKIAK

(Castellano)

Itzuli
Banner Más que economía Mensajero Facebook banner
Egunean eguneko Ebanjelioa 2017 InfoSJ Jesuitas.es Banner Rezando Voy Magis Radio Banner Ser Jesuita Espiritualidadignaciana
Hasiera  -  Kontaktua  -  Página web oficial de la Providencia de Loyola - 2017