Castellano
Berriak
2018ko Irailak 19
Ikasturte hasiera ekitaldia Deustuko Unibertsitatean

Deustuko Unibertsitateak gaur, irailak 19, eman dio hasiera 2018-2019 ikasturteari, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Antonio España jesuiten Espainiako Probintzialak presidituriko ekitaldian. Bere hitzaldian, José María Guibert errektoreak unibertsitateei zentzua bilatzearen garrantziaz hitz egin du, argitalpen zientifikoetatik haratago. Eta horren inguruan azaldu du Unibertsitateok jakintzaren mugetan egon behar dugula, baina baita gizarteko gatazka eta beharrizanen lubakietan ere. Medikuntzako gradu berriaz ere hausnartu du, herrialdearen aldeko apustua dela eta jakintzaren elkarte hobea osatzeko lagungarria dela esanez.

Eider Landaberea idazkari nagusi berriak irakurri du 2017-2018 ikasturteko txosten akademikoa. Ondoren, irekiera-hitzaldia eskaini du Joseba Madariaga Deusto Business Schooleko irakasleak, “La sostenibilidad del sistema de pensiones” izenburupean. Ekitaldiari amaiera emateko, Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu mintzatu da. Deusturi zorionak eman dizkio azkenadian jaso dituen sariengatik, Global Teaching Excellence Award aipatu du, Deustuk nazioartean duen izen ona goraipatuz. Horren haritik, talentua erakartzeko gaitasuna Euskadiren garapenerako erronka garrantzitsua dela azpimarratu du.

Gehiago irakurri

Itzuli
Agenda Facebook banner TwitterSuperberria Mensajero Egunean eguneko Ebanjelioa 2018 InfoSJ Jesuitas.es Banner Rezando Voy Magis Radio Banner Ser Jesuita Espiritualidadignaciana
Hasiera  -  Kontaktua  -  Página web oficial de la Providencia de Loyola - 2018