Castellano
Berriak
2018ko Maiatzak 16
Gotzon Garateren lagun baserritarren eta adiskideen topaketa Durangon

Maiatzak 1, San Jose langilearen egunean, Jesuiten ikastetxeko elizan hasi zen urteroko topaketa. Zazpi euskal lurraldeetan ibili zen Gotzon hizkuntzalari, irakasle eta idazlea baserrietako euskara aberatsa jasotzen. Azken hogeita bi urteotan bere ondoan, eta azkenengo 10etan bere omenez, bildu izan gara maitzak 1. Berak kontatu zigun Durangoko jesuiten ikastetxean ikasi zuela eta bertan, hamabi urterekin, euskaltzaletu egin zela, Azpeitiko ikaskide batzuei esker. Etxean eta Elgoibarren euskeraz hitz egiten zen baina ez zion garrantzirik ematen edo ez zen artean ohartzen euskararen balioaz. Urte asko pasatuta Durangoko Gerediaga Elkarte ospetsuak ARGIZAIOLA saria eman zion euskararen aldeko bere lan oparoaz goraipatzeko. Gotzonek ez zion sekula huts egin bertako Euskal Liburu eta Disko Azoka  bisitatzeari. Guzti horregatik aukeratu genuen Durango eta bereziki ikastetxea urteroko topaketa ospatzeko.

Bere heriotzaren 10. urteurreneko meza ospatu eta gero, ikastetxeko ARRUPE ARETOAn ekitaldi hunkigarria egin genuen bere biografia argazkien bidez gogoratuz. Gero udaletxera abiatu ginen non Aitziber Irigoras alkate anderea gure zain zegoen. Ongi-etorri beroa eman zigun plenoen aretoan hitzalditxo baten bidez. Jarraian Andramariko basilika ederto erakutsi zigun bertoko organujole den Xabier Arana lagunak. “Kurutziaga” gurutze historikoa izan zen azken ikustaldia. VERA-CRUZ ermitaren museo politean  dago ondo babestuta eta hornituta, gozatzeko bere balioarekin.

Hortik Plateruena kafe antzokira joan ginen bazkaria egitera. Leku ederra izan zen hirurogeita hamahiru lagunentzat. Kafe orduan elkarren berri emanda, ikastetxeko azken erabaki bat plazaratu genuen: hainbat aretori izenak jarriko zaizkie eta horietako batek “GOTZON GARATE aretoa” izena eramango du. Aurtengo batzarra kantu zahar eta dantza batzuekin amaitu genuen trikitixaren erritmo biziekin. Zalantzarik gabe Durangoko topaketa hau ez da erraz ahaztuko.

Koldo Katxo SJ

Castellano

Itzuli
Agenda Facebook banner TwitterSuperberria Mensajero Egunean eguneko Ebanjelioa 2018 InfoSJ Jesuitas.es Banner Rezando Voy Magis Radio Banner Ser Jesuita Espiritualidadignaciana
Hasiera  -  Kontaktua  -  Página web oficial de la Providencia de Loyola - 2018