Castellano
Berriak
2018ko Irailak 05
Erakundeetako memoriak aurrera doaz

Irailaren 4ean Jesusen Lagundiko Loiolako Lurralde Plataformako hainbat erakundeetako ordezkariak elkartu ziren erakundeetan memoria jorratzeko proiektuan eman dituzten aurrerapausoak aztertzeko.

Proiektu honen helburua 1960-2011 urteetan gure gizarteak pairaturiko bortxakeriari erakundeek nola erantzun zioten aztertzea da. Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroaren aholkularitzaz lagunduta, lurralde plataformako erakundeek lantaldeak osatu zituzten iaz, biktimen eta erakundeetako arduradunen testigantzak jaso eta gogoeta hori egiteko. Ondorengo erakundeek parte hartu dute ekimenean: Donostia, Durango eta Iruñeako ikastetxeak, Deustuko Unibertsitateko bi campusak eta Alboan gobernuz kanpoko erakundea.

Urtebeteko lanaren ondoren, emaitzak aurkezteko unea izan zen irailaren 4ko bilera. Bertan argi azaldu zen prozesua oso aberasgarria izan dela guztientzat (parte-hartzaileentzat, biktimentzat eta erakundeentzat). Elkarrizketa ugari egin dira eta batzuk ez dira xamurrak izan. Ikuspegi autokritiko zorrotza izan zen nagusi aurkezpenetan eta irakaspen baliagarriak partekatu ziren etorkizuneko biktimizazio prozesuetan erantzun hobea eman dadin. Txostenak azaroan entregatuko dituzte erakundeek eta ondoren erakunde bakoitzak barnera begira hartu beharreko erabakiak aztertuko ditu. Aldi berean, gogoeta honek jarraipena izango du Lagundi mailan eta sektore arteko mailan.

Javier Arellano Lurralde Plataformako adiskidetze proiektuaren arduradunak, parte-hartzaile guztiei eskerrak eman eta Espainiako probintziak bere probintzia proiektuaren definizio prozesuaren testuinguruan ekimen honekiko erakutsi duen interesa azpimarratu zuen.

Itzuli
Agenda Facebook banner TwitterSuperberria Mensajero Egunean eguneko Ebanjelioa 2018 InfoSJ Jesuitas.es Banner Rezando Voy Magis Radio Banner Ser Jesuita Espiritualidadignaciana
Hasiera  -  Kontaktua  -  Página web oficial de la Providencia de Loyola - 2018