Castellano
Berriak
2017ko Azaroak 17
Elkarte Apostolikoen apustua hamar urteko ibilbidearen ondoren

 


Azaroaren 16an Gipuzkoako Tokiko Plataforma Apostolikoan (TPA) dauden Obra eta Elkarteetako Elkarte Apostolikoen topaketa egin zen Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campusean. Bertan parte hartu zuten Gipuzkoako Tokiko Plataformako erakunde eta elkarte guztietako ordezkariek.

Gipuzkoako TPAko eta Loiolako Lurralde Plataforma osoko delegatu Jose Javier Pardok, bere hasierako hitzaldian, topaketa hau Lagundiak bizi duen testuinguruan kokatu zuen, ikasturte hasieran Aita Jeneralak diszernimenduari buruz eta Espainiako Probintzial berriak bere helburuei buruz idatzi zituzten eskutitzak aipatuz. Lurralde Plataformaren lehentasun eta sektore arteko proiektuak ere gogoratu zituen.

Horren ondoren, topaketaren gai nagusia elkarte apostolikoen helburuen eta egoeraren azterketa izan zen, Araba-Bizkaiko TPAn urriaren 25ean egin zen bezalaxe. Patxi Alvarez de los Mozosek hitzaldi bat eskaini zuen, 2003-2004 ikasturtean jaiotako elkarte apostolikoen ezaugarriak gogoratuz. Garai hartako Loiolako Probintziak erakundeen izaera ignaziotarra bermatzeko, erakunde bakoitzean elkarte egonkor hauek sortzeko beharra antzeman zuen, erakundeari buruz ikuspegi ignaziotarretik gogoeta egiteko eta erakundeari Misioaren helburuetan behar bezala asmatzen laguntzeko. Topaketan argi geratu zen, hasieratik antzeman ziren ilusio, itxaropen, zailtasun eta oztopoak kontuan hartuz, hamarkada honetan beldur batzuk uxatu direla, baina beste zailtasun batzuk aldiz konfirmatu egin direla. Patxik azpimarratu zuen erakundeen aniztasuna handia dela eta, ondorioz, indar-gune eta hutsuneak ere desberdinak direla.

Jesusen Lagundiko erakundeetan azken urteetan Subjektu Apostoliko konprometitua sortzeko eman den jauzia nabarmena izan da. Komunitate Apostolikoak horretarako tresna izan dira, beste ekimen batzuekin batera. Gipuzkoako TPAko Obra eta Elkarteetako Elkarte Apostolikoen topaketa geure buruak errealitate horretan islatuta ikusteko eta egindako ibilbidearengatik Jainkoari eskerrak emateko aukera izan zen.

Itzuli
Mensajero Facebook banner
Egunean eguneko Ebanjelioa 2017 InfoSJ Jesuitas.es Banner Rezando Voy Magis Radio Banner Ser Jesuita Espiritualidadignaciana
Hasiera  -  Kontaktua  -  Página web oficial de la Providencia de Loyola - 2017