Castellano
Berriak
2017ko Irailak 27
Deustuko Unibertsitateak hasiera ofiziala eman dio ikasturteari

 

Deustuko Unibertsitateak asteazkenean, irailaren 27an,  eman dio hasiera 2017-2018 ikasturteari. Ekitaldiari Idazkari Nagusiak eman zion hasiera 2016-2017 ikasturteko memoriaren irakurketarekin; eta, amaitzeko, “Erlijioak eta espiritualtasuna kultura ugariko hirian” irekiera-hitzaldia eskaini zuen Teologia Fakultateko katedradun Vicente Videk.

Vicente Vide irakaslearen hitzetan, hiri gero eta globalizatuago eta kultura anitzekoagoetan, erakunde erlijiosoek gizarte postsekularizatua onartu behar dute, jakinik gizarte horretan aniztasun soziokulturala dela ordenamendu sozial eta juridikoaren iturria eta ordenamendu hori ez dagoela ezinbestean mundu-ikuskera bakarrari loturik. Eta erakunde soziopolitikoek ere aintzat hartu behar dute kultura aniztasuna, hiriko askotariko balioei tratamendu egokia eta errespetuzkoa eskaintzeko. 

José María Guibert errektoreak unibertsitate erakundeen funtziorik nagusienen inguruko hausnarketari eskaini dizkio hitzak, irakas-ikaskuntzari, hain zuzen. Errektoreak konfiantza du Unibertsitatea gai izango dela gazteen ezaugarri berrietara egokitzeko eta irakasteko eta ikasteko eta prestakuntzari aurre egiteko, baldin eta beste metodo batzuen alde apustu egin (eta irabazi) nahi badugu. “Iruditzen zait ez ditugula gazte horiek ezagutzen eta ez ditugula ezagutu nahi, eta ez gaudela haien ikuspuntua hartzeko prest. Izan ere, uste dugu gurea "hobea" dela; baina, egiaz, "desberdina" baino ez da”, azpimarratu du.

Errektorearen hitzen ondoren, Iñigo Urkullu lehendakariak hitz egin du eta ikasturte berriari hasiera eman dio. 

Informazio gehiago

Castellano

Itzuli
Banner Más que economía Mensajero Facebook banner
Egunean eguneko Ebanjelioa 2017 InfoSJ Jesuitas.es Banner Rezando Voy Magis Radio Banner Ser Jesuita Espiritualidadignaciana
Hasiera  -  Kontaktua  -  Página web oficial de la Providencia de Loyola - 2017