Castellano
Berriak
2018ko Uztailak 11
Arturo Sosa Aita Jenerala Loiolan

Egun gogoangarria Loiolako santutegian. Mundo osoko jesuiten unibertsitateetako errektore eta arduradunak Bilbotik –bertan batzartuta daude– Loiolara joan dira gaur, guztiak batzen dituen elkartea ofizialki sortzeko. Arturo Sosa Aita Jenerala eta Michael J. Garanzini SJ Jesusen Lagundiko Hezkuntza idazkaria izan dira IAJUren oinarriak jasotzen dituen dokumentua sinatzen lehenak, eta ondoren, Lagundiaren eskualde bakoitzeko ordezkari banak sinatu du txalo artean.

Aurretik Aita Jeneralak unibertsitate jesuiten batzarreko bere hitzaldi nagusia eskaini du goizean Basilikan. Unibertsitate arloan Lagundiak egiten dituen eginahalak Kongregazio Nagusiak adierazitako adiskidetze misioan errotuta daudela azaldu du. Arratsaldean meza presiditu du Aita Jeneralak, Antonio España SJ Espainiako probintzialarekin eta Juan Miguel Arregui SJ Santutegiko Errektorearekin.

Parte hartzaileek bi lan saio izan dituzte Konferentziatan banaturik (Lagundiaren eskualdeetan). Izan dute ere atsedenerako tarterik: taldeka banaturik Etxe santua, Madalenako ospitalea eta Garate Anaiaren jaiotetxea ezagutu ahal izan dituzte. 

Santutegiko harmailadian guztien argazki ikusgarri bat atera ondoren, pozik joan dira Bilbora, bertan jarraituko baitu bihar IAJUren batzarrak. Gaurko eguna ez dute ordea ahaztuko.

Castellano

Itzuli
Agenda Facebook banner TwitterSuperberria Mensajero Egunean eguneko Ebanjelioa 2018 InfoSJ Jesuitas.es Banner Rezando Voy Magis Radio Banner Ser Jesuita Espiritualidadignaciana
Hasiera  -  Kontaktua  -  Página web oficial de la Providencia de Loyola - 2018