Castellano
Berriak
2018ko Ekainak 01
Zatoz ehun bat errefuxiatu siriarrekin batera bakearen eta harreraren alde ibiltzera

Datozen ekainaren 9an eta 10ean ehun bat Siriako emakume, gizon eta ume errefuxiatuak –Europako hainbat herrialdetik iritsitakoak- Xabier eta Loiolako Santutegietara  abiatuko dira oinez bakearen alde, Siriako gerraren biktimen oroimenez, eta Europan abegi ona eta harreraren aldeko kultura sortzearren.

Abegi Onaren bideak izeneko ibilaldi hauetan, Siriakoekin batera, ehundaka lagunek hartuko dute parte migratzaileei eta errefuxiatuei babesa adierazteko, eta aniztasun kulturala eta aukera berdintasuna errespetatzen dituen gizarte inklusiboa aldarrikatzeko.

3 etapa bi egunetan izango dira:

  • Ekainaren 9a. 9:00. Iruñea. San Ignacio ikastetxetik (Francisco Bergamin, 32) El Sadar futbol zelaiaraino.
  • Ekainaren 9a: 12:00. Zangozatik Xabierreko Santutegira.
  • Ekainaren 10a. 10:00. Aizpurutxotik Loiolako Santugeira.

Frans Van der Lugt, Sirian 45 urteetan bizi zen jesuita holandarra, da ekimen honen inspirazio-iturri. Berak buruko-gaixoak zaintzeari, eta elkarrizketa eta bizikidetza baketsuari ekin zion bizitza osoan 2014an hil zuten arte. Frans-ek Sirian ibilaldiak antolatzen zituen kulturen eta erlijioen arteko topaguneak sortu nahian.

Nafarroako eta Euskadiko Jesusen Lagundiaren obrek antolatzen dituzte ibilaldi solidarioak, zenbait erakunde eta enpresek lagunduta: Obra Social la Caixa, Kaiku, Eroski, Insalus, Canasa Logística, Mercado del Ensanche de Pamplona. Chocolates Subiza, Carretilla, Bodegas Ontañon, Berlys, Azkune Fruta, Munibe Group, Errotaundi Okindegia.

Informazio gehiago: http://caminosdehospitalidad.alboan.org/hasiera/

CASTELLANO

Itzuli
Agenda Facebook banner TwitterSuperberria Mensajero Egunean eguneko Ebanjelioa 2018 InfoSJ Jesuitas.es Banner Rezando Voy Magis Radio Banner Ser Jesuita Espiritualidadignaciana
Hasiera  -  Kontaktua  -  Página web oficial de la Providencia de Loyola - 2018