Castellano
Berriak
2017ko Azaroak 17
Jesuiten Etxearen X. urteurrena: gure familia gizadi osoa da

 

Ezaguna da Jesuitek 137 urte inguru daramatela Durangon. Azken hamarkadetan, bai San Jose Jesuitak Ikastetxeak bai Jesuiten Komunitateak 1880. urtea geroztik sortu diren testuinguru ezberdinei aurre egin diete. Hamarkada hauek, alegia, proiektua bizitasun eta dinamismoz beterik mantendu izan dute; beti ere, garai bakoitzeko arazoei eta erronkei erantzuna emateko bide berriak bilatuz.

“Jesuiten Komunitateari buruz mintzatzea nekeza da; zabala eta anitza baita. Milaka dira Loilako San Inazioren “pausura” dabiltzatenak. Komunitate honen alderdi kulturaduna eta akademikoa, misiolariarekin batera, apika, alderdirik ezagunenak dira. Hala ere, eskuzabaltasuna eta karitatea ez dira sekula bigarren mailako ikuspegiak izan. Gaur inoiz baino gehiago, San Inazioren besoak, gaixoak, behartsuak eta alboratuak jasotzen eta babesten ditu. Durangoko (Bizkaia) Jesuiten Etxea horren argibidea da”. Vida Nuevan argitaratutako artikulu baten proiektua horrela azaldu zen.

Denbora aurrera doa, komunitatea osatzen duten Jesuitak zahartu egin dira, eta ondorioz, kopurua murriztu da. Horrez gain, egungo migrazio fenomenoaren gorakada nabarmentzekoa da. Azken honen ondorioz, Jesusen Lagundiak lehentasun bat aukeratu zuen: migratzaile eta errefuxiatuen alde lan egitea. Egoera honen aurrean, Durangoko komunitateko partaideak eta Jesusen Lagundia, Pedro Arruperen hitzen indarraren garrantziaz ohartu ziren: Elizak ezin dio giza bidegabekeriei bizkarra eman eta profetikoa izan behar du, edozein bidegabekeria salatuz eta mundua leku justuagoa bihurtuz. Peter-Hans Kolvenbach Aitak, Arrupe Aitaren oinordekotza hartu zuen Jesusen Lagundiaren Aita Jeneralak, 2016. Urtean ondorengoa baieztatu zuen: “Egun beste era bateko behartsuak daude: etxe eta aberri bakoak”.

Egoera berri honek Durangoko Jesuiten Elkarteari dei egin zion: Jesuiten Etxeak. 2007an abiatu zuten Etorkinentzako harrera eta gizarteratze proiektua. Proiektuaren hasieratik, asmoa etorkin hauei, gizon nahiz emakume (dena dela orain arte bakarrik bi emakumezko eta bi ume pasa dira), urte bateko bizikidetza aldia, bidelaguntza eta formazioa eskeintzea izan da, egoera administratiboa konpondu arte behintzat.

Hamar urte hauetan laguntza asko eta mota ezberdinetakoak jaso du proiektuak. Hasieran Bilbon dagoen Jesusen Lagundiaren Ellacuria Zentroaren laguntza jaso zuten, migrazio eta errefuxiatuen alorrean lan egiten duelako. Horrez gain, egun jesuitekin batera laiko jubilatu batzuek laguntza ematen dute; premiazkoa dena: gaztelerazko eta kultura orokorreko eskolak emotez gain, administrazio eta kudeaketa ardurak betetzen dute.

Ekonomia mailan fundazio biren (Haien artean, Tapia Fundazioa) eta pertsona batzuen diru-laguntza jasotzen dute; baita San Jose Jesuitak Ikastetxearenlaguntza ekonomikoa ere. Ikastetxearekin harremana estua eta aberatsa, batikpat, gurekin bizi direnak ikasleengana joateko lekukotzak ematen, eta ikasle boluntario batzuek gaztelaniarekin eta beste ikasketekin konpromisoa hartzen dute euren boluntariotza lana esperientzia pertsonaletik egiten.

Guzti horrek Durangaldeko sozial sarean partehartzea eragin du beste talde, elkarte eta erakunderekin batera. Horrela, kulturartekotasuna eta pertsona zein giza-elkarte ezberdinetako elkarrekintza sustatuz, esate baterako, “Munduko arrozak” bezalako eguna ospatzeko. Arlo ofizialean, proiektuaren arduradunak mankomunazgoaren eta udalaren gizarte langilekin elkarlanean aritzen dira. Helburu nagusia pertsona eta egoera berriak identifikatzea eta erantzun bateratua ematea izanik.

Ikastetxeko Inaziar Astean bat egin gura izan dugu Jesuiten Etxeko X. urteurrenarekin. San Inazioren eta Jesuiten hitza eta mezua bizirik dagoela ospatu dugu; baita paperik gabeko etorkinentzako etxearen balorea eta betekizuna bizirik dagoela ere. Inazio Ellacuriaren aholkua eta agindua zena, egun proiektu honetako partaide garenongan irudikatzen da: “errealitateaz arduratzea, errealitatea eramatea eta errukiarekin errealitateaz arduratzea”. Proiektuak esker onekoa eta errukitsua den begirada eskaintzen badu, Ikastetxea ere, bertatik ikasi eta hazi egingo da.

Artikulu honen bitartez, urteurrenaren inguruko testigantzak elkarbanatu nahi ditugu: prentsako albisteak (dobt.euseitb.eusanboto.orgmugalari.info), irratian eta telebistan agertu den Mariola Fernándezen testigantza (Batxilergo bigarren mailak Jesuiten Etxean boluntarioak izan ziren ikasleen ama)…

Hamar urte hauetan zehar Jesuiten Etxera heldu diren pertsonek zailtasun handiak bizi izan dituztela onartzen dugu. Hala ere, hesien beste aldean “etxe” bat izatea posible dala ikusi dute. Erlijioso gehienak 80 urte inguru dituzten arren, Jesuitak, Inaziarrak, espiritu-behartsuak izaten jarraitzen dute; datozen urteetan komunitatea zelan biregituratu pentsatzen eta diseinatzen ari dira. Eta zoriontsu ikusten ditugu, 10 urte hauetan euren etxea 49 afrikarren etxea bihurtu delako eta euren bihotzetan sartu direlako, berton geratzeko. Maitatuak izan dira, maitatu izan duten bezala, zoriontsuak egin dituzte euren elkartea Jainkoaren Erregetzaren zati bihurtu dutelako. Jesuiten bizitza aberastu egin da eta gainera, pixka bat ase da euren justiziaren egarria, nahiz eta Europan errefuxiatuen harrera ez betetzea salatzen jarraitu.

Artikulua erreferentzia garrantzitsu birekin amaitu nahi dugu. Ángel Ortiz de Urbina sj, Elkartearen aurreko nagusia, proiektuaren inguruan ondorengoa nabarmendu zuen: “Jesuiten Etxea ez da ostatu edo babeslekua; ezta egoitza ere. Senegalen, Nigerian, Malin, Rif-en, Boli Kostan edo Ghanan utzitako familiara hurbiltzen den familia izan nahi du, akastuna baldin bada ere.

Amaitzeko, Durangoko, Ikastetxeko eta Jesuiten Etxeko laguna den Juanjo Moreno Sj-ren hitzak ekartzen dizkizuegu. Izan ere, bere komunitatearekin proiektu hau amestu eta bete zuenak, familia zentzuaren inguruan mintzatu zen: “Jendearekin, lankideekin, ikasleekin bizi izandako elkarlana, Nazareteko Jesusengan irudikatzen nuen. Jainkoaren ametsa pertsonentzat eta gizadiarentzat errealitate egin baitzuen. Durangoko komunitatean nengoela bizi izan nuen, etorkinak gure familiako kide bihurtu zirenean. Aita Nadalek “Mundua gure etxea da” aitortu zuen. Gure familia gizadi osoa da, Jesus anaia eta Jainkoa Aita ditugularik”.

Artikulu honen bitartez, proiektu hau bizirik mantentzen duten familia guztiei ororen gainetik, eskerrak eman nahi dizkizuegu.

Jarraian, Jesuiten Etxearen X. urteurrenaren bideoa aurkezten dizuegu:

 

(Durangoko Ikastetxearen wegunean argitaratua)

En castellano

Itzuli
Mensajero Facebook banner
Egunean eguneko Ebanjelioa 2017 InfoSJ Jesuitas.es Banner Rezando Voy Magis Radio Banner Ser Jesuita Espiritualidadignaciana
Hasiera  -  Kontaktua  -  Página web oficial de la Providencia de Loyola - 2017